7 bitxikeria How I Met Your Mother telesailaz

Azken urteotan, zuotako askok Mad Men, Breaking Bad, The Wire eta antzerako telesail goraipatuak ikusten zenituzten bitartean, nik askoz axalekoagoa den ‘How I Met Your Mother ’ edota ‘Como Conoci a Vuestra Madre’-ri eskaini dizkiot aisaldi, ikas, eta lan orduak.

Zergatik aitorpena orain? Bada, 20tik gora ataleko 9 denboraldiren ostean, gaur bertan –ameriketako diasporarentzat, atzo– telesaila behin-betiko amaitu delako. Ezingo dudalako gehiago Barney, Robin, Marshall, Lily eta Teden istoriorik zirraraz ikus-entzun. Aurrerantzean,  sofatik altxa ezinik geratzen naizenetan soilik gogoratuko dudalako, Neoxen-edo ikusita, nazkatzen nauen arte. Eta baita azken kapituluak ia aulkitik bota nauelako ere.

Hori guztiagatik, eta nire aitorpenari segida emanez, hona nire telesail estatubatuar axaleko kuttunari eskainitako omenaldia: How I Met Your Mother-i buruz (ez dakizkizun) 7 kontu, freak aitortu zein ezkutukoentzat.

1.       Telesailaren sortzaileek unibertsitatean ezagutu zuten elkar

Carter Bays eta Craig Thomas dira HIMYM-ren sortzaileak, eta Connecticut-eko Wesleyan unibertsitatean ezagutu ziren, telesailean Ted, Marshall eta Lily bezalaxe.

2.      …Eta kapitulu batean agertzen dira

Hainbat zine zuzendariren ohitura jarraituz, 1º denboraldiko 21º kapituluan sortzaile bikoteak agerpena egiten du, mediku faltsuaren paperean.

Sor

3.       Hasierako abestia telesailaren sortzaileen musika taldearena da

Telesailaren sortzaileekin jarraitzen dugu. Bays eta Thomas-ek The Solids izeneko musika taldea osatzen dute beste bi kiderekin batera, eta haiena da kapitulu bakoitzari hasiera ematen dion abestia: “Hey Beautiful”

4.      Musika izar askok hartu dute parte: Britney Spears, Enrique Iglesias,  Kate Perry…

Sortzaileak bakarrik ez, asko dira bigarren mailako aktore gisa parte hartu duten musikari eta pertsona ezagunak. Katie Holmes, Jennifer Lopez eta Bryan Cranston –Breaking Badeko protagonista- dira beste aurpegi ezagun batzuk.

5.       Kapitulu batean egiazko ezkontza proposamena ageri da

2º denboraldiko 22º kapituluan, Tim Russo eta Jana Rugan ageri dira extra gisa. Telesaiaren jarraitzaile sutsuak zirela eta, Tim sortzaileekin jarri zen harremanetan platoan bertan Janari harekin ezkontzeko eskatu nahi ziola azalduz. Sortzaileek onartu bakarrik ez, gidoia moldatu eta ezkontza eskaera kapitulu baten barruan kokatu zuten. Janak extra soilak zirela uste zuen, eta haren malkoak zirela eta edizio lan handia egin behar izan zuten eszena sartu ahal izateko. Bideo honetan azaltzen du bikoteak berak:

6.       Homer Simpsoni ahotsa jartzen dion aktorea ere agertzen da

Ingelesezko bertsioan Homer Simpsoni ahotsa jartzen dion aktoreak Dan Castellaneta du izena, eta 4º denboraldiko 22º kapituluan agertzen da, eskalearen papera egiten. HIMYM eta The Simpsons, biak Fox etxearenak dira.

7.       Ted-en seme-alaben eszenak kapitulu bat baino gehiagotan errepikatzen dira

Bat baino gehiago ohartuko zenez, 2030eko Ted-en seme-alabak apenas aldatu dira 9 denboraldiotan. Baina horrek badu bere sekretua, eta ez du zer ikusirik makilajea edo operazio estetikoekin. Oso noizbehinka agertzen diren atal laburrak direnez gero, errepikatu egiten dituzte.

P.D.: Bistan da, besteak beste bikote harreman tradizonala eta maitasun erromantikoa goraipatzen dituen telesail arina da, baina ‘8 apellidos vascos’ ikusteko bi orduko ilara itxaron duzun horrek, zer duzu niri aurpegiratzeko?

NIRE KONTRA ESANAK

2 pentsamendu “7 bitxikeria How I Met Your Mother telesailaz”-ri buruz

  • Telesailaren sortzaileak unibertsitatean ezagutu ziren
    Telesailaren sortzaileek unibertsitatean ezagutu zuten elkar