Asperraldietan, zorion

Benetan ederra eta ikusgarria begitandu zait Yugo Nakamura sortzailearen weba: www.yugop.com

yugo-nakamura.jpg (Yugo Nakamura)
Aurreratua da 36 urteko mutil hau eta irudipena daukat, gero eta sarriago entzungo dugula bere izena, ez alferrik Pompidou Museoak ere erakutsi baitzuen haren lana 2004 garrenean.

Yugop.com aproposa da jolas interaktiboa maite duenarentzat, baina hori baino gehiago ere bada. Nire ustez Yugo Nakamura arrago bat da, eta arrago horretan egiten dute bat artearen ezaguerak, berezko dotoreziak eta adimen ikaragarriak. Adibide bat ikusi nahi baduzu, egin klik erloju honetan. Ikusgarria, ez da?

mona.jpg


Halako ehunka gauza dauzka bere gunean. Edo gure Esther Ferrer-en lanak gogorarazten duen beste hau bezalakoak:

ferrer-japoniarra.jpg


On degizula.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude