50. Durangoko Azoka > Ikasle egunerako epea zabalik

50. Durangoko Azoka

Ikasle Egunean parte hartzeko epea zabalik irailaren 21etik urriaren 3ra arte

  • Abenduaren 4an ikastetxe eta eskoletako ikasleek hamaika ekimen izango dituzte eskura: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak eta abar.
  • Iaz ikastetxe ezberdinetako 1200 ikasle baino gehiago elkartu ziren.

50. Durangoko AzokaAzken urteetako ohiturari jarraituz, edizio honetan ere Ikasle Egunak emango dio hasiera Durangoko Azokari. Aurtengo azoka abenduaren 4tik 8ra arte antolatuko da, eta, beraz, lehenengo egun horretan ospatuko da Ikasle Eguna. 50. Durangoko AzokaEgun honetan parte hartu gura duten ikastetxe eta eskolek aldez aurretik izena eman beharko dute, Durangoko Azokako webgunearen bidez: www.durangokoazoka.eus. Horretarako epea irailaren 21etik urriaren 3ra arte izango da.

Urterik urte, Azoka Ikasle Eguneko egitaraua sendotzen eta aberasten joan da, eta 50. edizio honetan ere ikasleek hamaika jarduera izango dituzte eskura: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak eta abar. Orotara, goizeko 10:30etik aurrera ikasleentzat beren-beregi antolatutako 25 saio baino gehiago egongo dira, azokako postuetako ohiko eskaintzaz gain. Iaz, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako 1200 ikasle baino gehiago elkartu ziren Ikasle Egunean.

Gainera, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek hainbat ekimen berritzaile topatuko dituzte Ikasle Eguneko egitarauan, orain arte antolatu ez diren ekintza ugari egongo baitira: zirko tailerra, bideoklipak ekoizteko tailerra, e.a. Berbarako, genero ikuspegiak lanketa berezia izango du aurten: Irudienean sexismoa aztertuko da ikus-entzunezko lanetan; Saguganbaran ipuin, liburu eta kantuek transmititzen dituzten baloreak izango da aztergai, e.a.

Horrez gain, lehen aldiz, Durangoko Udal Bibliotekak ere Ikasle Egunean parte hartuko du, “stop-motion” tailer baten bidez. Horri esker, Lehen Hezkuntzako ikasleek “book-trailer” bat egiten ikasiko dute.

Honakoak dira, besteak beste, Ikasle Eguneko egitaraua osatzen duten hainbat ekimen:

– Josu Bergararen diska berriaren aurkezpena. Bakarlariak “Kanta txikien indarra” bere lan berria aurkeztuko du hitzaldi musikatu baten bidez, eta hainbat abesti joko ditu. Ahotsenean.

– Patxi Zubizarretaren “1948ko uda” liburuaren aurkezpena. Idazle ordiziarrak ikasleekin berba egingo du bere lan berriaz (Erein argitaletxea). Ahotsenean.

– “Zelan egin liburu bat” tailerra. Ideia bat ametsen txokoan jaiotzen denetik liburu bihurtu arteko ibilbidean esku askok hartzen dute parte. Profesional ugarik laguntzen dute liburua editatzearen abenturan, sarri isilean bada ere. Tailer honetan, horietako baten lan ia ezkutua ezagutuko dugu: editorearena berarena. Areto nagusian.

– “Bideo klip saioa” Amaia DJrekin. Azoka TBk, zuzenean, bideo klipez osatutako musika-saioa ekoiztuko du ikasleen laguntzaz. Azoka TBn.

– “Bideo klipa ekoiztu” tailerra. Ikasleek Azoka TBn emitituko diren bideoklipak ekoiztuko dituzte. Ikasle Eguneko irudi adierazgarrienekin osatutako bideo klipa muntatzea izango da helburua. Azoka TBn.

– “Yotubeko gezurrak: sexismoa gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan” tailerra. Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko edukiak (film, telesail, programa…) zabaltzen dituzten jarrera eta mezu sexistei buruzko ordubeteko tailer-hitzaldia. Hizlaria Katixa Agirre izango da. Irudienean.

– “Bikoizketa tailerra”. Telebistan ohikoak diren telesail eta filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikasiko dute gazteek, bikoizle profesionalen eskutik. Irudienean.

– Code.org kudeatzeko tailerra. Ikasleek plataforma hau ezagutu eta programazio bisualaren bidez programazio hastapenak ikasiko dute. Kabi@n.

– Euskal kantagintza kontzertuan. Euskal kanta tradizional eta garaikideen transmisioa helburu duen kontzertua. Plateruenan.

– “Barrenetik” ikastaroa. Ikasleek ilustrazioan horren garrantzitsua izan den grabatuaren teknika egiten ikasiko dute, etxean eskura ditugun materialekin. Saguganbaran.

– “Zirrikitutik” ikastaroa. Haur eta gazteek irakurtzen eta entzuten dituzten ipuin, liburu eta kantuek transmititzen dituzten baloreak aztertuko dituzte generoaren eta sexualitatearen ikuspegitik. Saguganbaran.

– Zirko tailerra. Ikasleek malabareak, orekak, aereoak eta akrobazioak egiten ikasiko dituzte. Szenatokian.

– Stop-motion tailerra: booktrailerra. Ikasleek booktrailer bat egiten ikasiko dute, zinemako trailer baten modukoa, baina liburu batekin. Durangoko Udal Bibliotekaren eskutik.

– “Hazi sortzen” tailerra. Material sinpleekin (kartulinak, artaziak, kola-barrak) manipulatzen esperimentatuko da. Forma ezberdinetako irudiak moztu eta plano batean itsatsiko dira, 3D formak hazten ikusteko asmoarekin. Artium Museoaren eskutik, Durangoko museoan.

 

durangokoazoka.eus

50. Durangoko Azoka

50. Durangoko Azoka

50. Durangoko Azoka, Durangoko Azoka, ikasle eguna

Zer duzu buruan “50. Durangoko Azoka > Ikasle egunerako epea zabalik”-ri buruz

  • celso alvarez martinez 2016-11-05 12:00

    ikasleen egunean parte hartzeko aspaldian bidali nizuen eskaera ,baina ondiƱo ez du jaso erantzunik.
    gero arte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude