40 urtekoa ez da gaztea

40 urtekoa ez da gaztea

Twitterren izan dut titular ikaragarri honen berri:

Joseba Lezetak idatzi du, Gipuzkoako egunkari salduenean. Izenburuari esker beheran idatzi duenari garrantzi osoa kentzea lortu du, zeren eta gaztetasun eta zahartasunaren inguruko eztabaida askoz ere kitzikagarriagoa da Antzuolako bertso saioaren ingurukoa baino (niretzat bederen). Hiru bertsolari gazteak (Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Mikel Artola) 23-29 urte bitartekoak direla esango nuke; 40 urtekoa, izenburuan adjektiborik gabekoa, Unai Agirre da. Beraz, Lezetak gaztetasun eta ondoren datorren dena delakoaren arteko muga 29-40 bitarte ezarri du.

Ze ote dago izenburu honen atzean? Lezetaren mendeku bat al da Agirreren aurka ezagutzen ez dugun arrrazoiren batengatik? Diario Fatxoko erredakzioan inork ez zekien euskaraz Lezetaren inguruan eta ez dute ohartarazi ez dela oso izenburu aproposa? Gaztetasun eta zahartzaroaren arteko ikamika amaiezina bukatu nahi al dute?

Afera honen bueltan interesgarriena, zalantza izpirik gabe, Unai Agirrek esateko daukana da. Baina zuek zer diozue? Ez al zarete gazteak 40 urtekoak? Ba al daude 25 urteko agureak?

Eta garrantzitsunea, zenbait urte dauzka Joseba Lezetak?

40 urtekoa ez da gaztea

40 urtekoa ez da gaztea

3 pentsamendu “40 urtekoa ez da gaztea”-ri buruz

  • Pat Garrett 2016-05-20 16:08

    Nik neure buruarentzat 39 urteetan daukat ezarrita gaztetasun munga. Are gehiago esango dizut: ez-gaztetasuna aldarrikatzen dut.

  • Hogeitadenak atzean utzita 40 urte egin berri ditut eta ez dit batere graziarik egin kontuak… PlayStation-era jolasten pasako dut gaurko ostiral gau osoa penak ahazteko…

  • Peru Dulantz 2016-05-23 11:51

    Horixe 40 urteko bertsolaria ez dela bertsolari gaztea! Zer uste duzue, bada? Niri barregura eta guzti emango lidake horrela aurkeztuz gero.