39 film ikusi ahal izango dira Lekeitioko zinema jaialdian, azaro bukaeran

Aukeratutako 40 lanetatik, 27 zinemagile amateurrek eginak dira, eta beste 12ak, profesionalen uzta. Film batzuk aipatzearren,  Koldo Almandozen Ahate pasa  eta Telmo Esnalen Amona putz! -argazkian-pantailaratuko dituzte. Baita, Alberto Bilbao Ariztimuñoren Gazte ahaztuak ere. Emanaldi guztiak Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan izango dira. Beste askoren artean, Bernat Casaresek, Iban Lizarraldek, Idoia Solaresek eta Ione Zabalegik euren lanak erakutsiko dituzte.

Amona putz! filmaren irudia

Irudia | Amona putz! filmaren irudia | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.