Mendebalde Kultur Alkartearen XIII. jardunaldiak

Bihar hasiko dira Bilboko Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren egoitzan zehazki, Mendebalde Kultura Alkarteak urtero egiten dituen jardunaldiak euskarari eta euskal kulturari buruz. Maiatzaren 8an eta 9an hainbat euskaltzale pasako dira euskararen transmisioa eta erabilera aztertzeko.

Aurten, ondo merezitako omenaldia eskainiko diogu Luis Baraiazarrari. Hizlarien artean honakoak ditugu aurten: Iñaki Martinez de Luna, Iziar Basterretxea, Iñaki Gaminde, Kike Amonarriz, Mattin Irigoien, Estepan Plazaola, Juanjo Zorrilla, Alberto Mardones, Manu Etxebarria, Akaitze Kamiruaga, Fredi Paia eta Esti Amorrortu. Gai interesgarriak eta esfortzu handia egin dena, Bilbon bertan euskararen inguruan gogoeta egiteko. Prezioak oso txikiak dira eta nahiz eta parte hartzeko epea amaiturik egon, litekeena da bihar goizean ere entzule egoteko problemarik ez egotea. Hala ere, eroan 30 euro, baldin eta ikasleak ez bazarete (ez bazarie, barka). Programa PDF formatuan kontsultatu ahal duzue.

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.