1914-1918 euskal oroitzapena itzaletik argira

1914-1918 euskal oroitzapena itzaletik argira –

Aurten 100 urte betetzen dira Lehen mundu gerla, Gerla haundia edo 14-18-ko gerla izenez ezagutua den hura bukatu zela. Gizateriaren aurkako txikizio haundienetariko bat. Garaian, oraindik ideologikoki guztiz menderatuak ez ziren herri eta herritarren kontzientziak likidatzeko erabilia. Inperio desberdinek beraien estatu-nazioaren “egituratze prozesuari” segida emanez habiaturiko sarraskia martxan ezarri zutela mendea pasa da jada. Milaka, milioika bizi eta izaera desagertaraziz, horien artean dugu, Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoa-ren errealitatea.

1914-1918 euskal oroitzapena itzaletik argiraFrantziak, gerla irabazi zuela erran zuen eta berehala abian ezarri bere arma literario eraginkorrena. Hainbat eta hainbat liburu, idazlan eta material “pedagogiko” argitaratu zituen. Ondotik jindako belaunaldi berriek, horixe izan dugu informazio iturri, kasik erreferentzialtasun bakarra bilakatuz.

Jean Ibarnegarai, Joseph Apeztegi “Txikito de Kanbo”, Georges Clemenceau alde batetik, Pierre Etxeberri, Mixel Dargaitz, Koxe Maisterrena bestetik. Aipatu sei izen hauek, lotura haundia izan dute Lehen mundu gerlan, alta, lehen hiruak ezagunagoak egiten zaizkigu, beste hirurak aldiz, guttik edo inork ez ditu ezagutzen.

Zergaitik ote? Kasualitatea? Lumari tindua bukatu ote idazten segitu ahal izaiteko?

Adiskide, galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu eta gutti edo jadanik ezagutzen duzunetik at, sekulan kontatu ez dizuten gure historia jakin nahi baduzu, orain, beste aurpegia ezagutzeko parada ukanen duzu.

Azaroaren 10-ean Baionako antzokian burutuko dugun ekitaldi-ikusgarrirat jitera gomitatzen zaitugu.

GU, EGIA KONTATZERA GOAZ!!!!

1914-1918 euskal oroitzapena itzaletik argira