150 urte geroago ere, zentsuratua

 Aztoratu egin da Facebook, eta aztoratu egiten da gaur egun oraindik jendea Courbeten koadroarekin. Parisko D’Orsay museoan ikusi dugu askok, eta egia da, begirada harrapatzen du, nahiz eta ia 150 urte igaro diren Gustave Courbetek biluzi bat egiteko enkarguz bere maitalearen alua margotu zuenetik. Zentsuratua eta  ezkutatua izan zen ehun urtez margolana. Alua lehen planoan, eta aurpegirik ez izara zurien gainean. Errealista.

Courbeten lanaz gauza asko esan dira, eta dozenak bertsio egin dira. Niri Courbeten koadro horretan inspiraturiko bi lan hauek gustatzen zaizkit bereziki. Sarah Lucas artista ingelesarenak dira. Emakumearen sexuaz artearen historian egin diren irakurketetako topikoetatik ateratzen da Lucasen lana. NDUxNg==

NDUxNw==

ZuZeun paratuko ditut Facebooken ezin baita. Frode Steinicke artista daniarrari ireki omen diote dagoeneko berriro bere leihoa, baina hala ere, ez diote Courbeten argazkia paratzen uzten.

Gustave Courbeten 'L'Origen du monde' koadroa

Irudia | Gustave Courbeten ‘L’Origen du monde’ koadroa | Courbet | LGPL
Irudia | Chicken knickers, Sarah Lucas, 1997 | Sarah Lucas | LGPL
Irudia | L´origine de la Guerre | Sarah Lucas | LGPL

5 pentsamendu “150 urte geroago ere, zentsuratua”-ri buruz

  • Ez nituen Sarah Lucasen koadroak ezagutzen, oso onak! Baina neure buruari beti galdetu izan diot ea Munduaren Sorlekua koadro horretako andreak non dituen besoak. Inork ba al daki?

  • Facebookekoak ez omen dira jaio emakume baten alutik, den-denak probeta berdinean sortu dituztelakoan nago…

  • Gari Garaialde 2011-02-22 15:42

    Eider, nik ez dakit besoak non dauzkan, baina ariketa bat egin ezazu. Jarri etzanda, koadroko neska bezala eta zabaldu zangoak (galtza eta kuleroak kendu edo ez zure aukera da). Non dituzu besoak? Buru atzean gurutzatuta, lasai, lasai?
    Nik horrela imajinatu baitut bera, amorantea ohiala pintatzen ari zen bitartean.

  • Kaixo Gari! ahaleginduko naiz, baina ispiluaren aurrean jartzen banaiz etzanda, zaila zait neure burua ikustea! Zuk argazkia ateratzen baduzu, bidali eta komentatuko dugu ea besorik baduen ala ez.

  • Eider, nik uste dut ez dela beharrezkoa ispilu aurrean jartzea non daukazu besoak jakiteko ezta??. Garik esan du, koadroaren pertsonaiak badaukate besoak, baina daukate buruaren atzean, horregatik ezin dugu ikusi….