Dietario voluble

 nh437.jpgEnrique Vila-Matas. Dietario Voluble. Anagrama.

Zesarrari Zesarrarena eman ostean, halako gogaitze bat aitortzen genuen Vila-Matasen lanarekiko. Areago haren EXPLORADORES DEL ABISMO lana irakurri genuenean —hainbatgarrena Vila-Matasen lanen artetik—, haren beste lanik ez irakurtzeko erabakia hartua genuen. Izan ere, zein autoreren libururik irakurri dugu hainbeste? Agian dozena bat. Ez eta Kafka berarenak ere. Nik uste, Auster, Atxaga eta Sarri kenduta beste inoren lanik ez dudala irakurri halako kopuruan. Baina kontua da esku artera iritsi zitzaidala BIOGRAFÍA VOLUBLE zatikako hau, eta muzin ezin eginez, hasi eta buka egin dudala, atsegin handian, gainera. Asko eta asko gustatzen zait Vila-Matasek eraikitzen asmatu duen mundu erdi egiazko erdi sasizko hori. Batek ez daki hain ugari dituen aipu literario horiek guztiak nondik ateratzen dituen, apunte-kaieretatik ala bere irudimenetik. Bera pertsonalki ezagutzeko aukera ere izan genuen, Donostian antolatu genuen ikastaldi batean, eta harrez gero gorde egin dugu haremana. Liburua gustatu egin zaidala aitortu diodanean, bere jokoarekin jarraitu du gutunean: “un abrazo de hikikimori” bidaltzen dit, beren buruak etxeko gelan ixten dituzten japoniar nerabe horiena, alegia. Liburuan ere aparteko lekua dute hikikimoriek. Azkenean, ematen du, Enriquek aurkitu duela bere lekua munduan.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)