Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloia Debagoiendarren eskura

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloia Debagoiendarren eskura

Uztailaren 10ean Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloiaren 10. edizioa ospatuko da. 22 herrialdetako 2.296 kirolarik bere onena emango dute igeri egiten, bizikleta gainean zein korrikan, kirol ikuskizun itzel honetan. Horien artean izango dira punta-puntako triatletak, Debagoienekoak asko, eta baita ere espainiarrak, alemaniarrak, errusiarrak, Kanadakoak zein Guatemalakoak. Eta urtero mundu osoko triatletak erakartzen dituen proba honek Landatik hasita Arabako hainbat herri zeharkatzen ditu Gasteizera heldu arte.

Autobusak Debagoienetik

Luxua da halako proba ikusgarria Debagoienetik hain hurbil igarotzea. Arrazoi horregatik aurten, bigarren aldiz, antolatzaileek autobusak jarri dituzte interesa duten zaleak Arrasatetik (07:15), Aretxabaletatik (07:25) eta Eskoriatzatik (07:35) Landara igotzeko.

Debagoieneko boluntario eta parte-hartzaileak

Era berean, antolatzaileek aurten ere deia luzatu dute Triathloiaren arrakasta bermatzeko laguntza eskatuz. Probako detaile guztiak bere onenean egon daitezen, 600 boluntariotik gora behar dituzte. Deialdia zabaldu dute eta debagoiendarrak aurten ere ekimenera batzea espero dute. Hala, boluntarioek proba barru-barrutik ikusi eta munduko triatleta onenetarikoak ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, hainbat opari jasoko dituzte trukean: toalla, bisera, kamiseta eta gymbag poltsa.

Autobusean Landara igotzeko edo boluntario lana egiteko inte

resatuek www.triathlonvitoria.com webgunean izena eman beharko dute. Lotura zuzena hemen.

Bizi Vitoria-Gasteizko Triathloia! Bizi bere horretan kirolaren ikuskizun itzela!

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloia Debagoiendarren eskura

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloia Debagoiendarren eskura

Zer duzu buruan “Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloia Debagoiendarren eskura”-ri buruz