Udaltop VII: gazteak, kirola eta euskara hizpide

Udaltop VII: gazteak, kirola eta euskara hizpide

Udaltop VII: gazteak, kirola eta euskara hizpide

Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?, hori da Udaltopen zazpigarren ediziorako aukeratu dugun gaia. Hitzordua ere zehaztu dugu: 2016ko apirilaren 21a eta 22a Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

Hain zuzen, 8-16 urte artekoen kirola izango dugu hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak, etorkizunerako erronkak… Gaiak luze eta zabal aritzeko aukera ematen du. Egitarauaren hariak josten ari garenez egunotan, laster izango duzue webgune honetan ikusgai.

Aurreko urteetan izan dugun moldeaz, jardunaldiak berrikuntza nabarmen bat izango du aurten. Oraingoz, ezin dugu gehiago aurreratu.

Gure artean egon nahi baduzu, ez ahaztu  2016ko martxoaren 14an hasita eta apirilaren 15era arte izango duzula izena emateko aukera.  

Eta bitartean, gure berriak jaso nahi badituzu, harpidetu buletinera.

Udaltop VII: gazteak, kirola eta euskara hizpide