Surf …

SURF –

SURF

Betidanik ura gustuko izan dut. Hain zuzen ere, itsasoa. Itsasoak beti hitzak dauzka, beti bere barrenean zeozer ezkutatzen du, hala nola, barea, haserrea edo… nork daki!

Aspalditik, uste izan dut itsasoa pertsona bezalakoa dela, hau da, egunero aldatzen doa eta inoiz ez zara ur berean bainatuko, jadanik dakit mareengatik dela, baina zera, niri gustatzen zait pentsatzea pertsonak bezalakoak direla, hau da, beti aldatzen daudela eta batzuetan egun onak dituela, beraz, oso lasaia egoten da haren ura eta beste batzuetan berriz olatuak harrotu egiten direla.

Itsasoari zor diodan miresmen honetatik habiatuta surfarekiko harremana hasi zen nire barrenean, ez dut data zehatza gogoratzen, baina, badakit ikastarotxoa egiten hasi nintzen egunetik, taula erosi nuen arte, hor nonbait. Edonola ere, nire kabuz praktikatzen hasi nintzen arte denbora dexente pasa zen. Hala ere, gogoa beti nire baitan zegoen eta hondartzara joatean beti liluratuta geratzen nintzen surflariak ikusten.

SURFSurf-a egitea arriskutsua dela denok argi dugun gaia da, izan ere, kirol hau duen arriskua zera da, ezustekoak ezin dituzu kontrolatu, beti itsasoarekin batera daude. Gainera, lehen aipatu bezala itsasoa aldakorra da eta honek ezustekoak eman diezazkizuke eta batzuetan ikara pasatzen da uretan, hala nola, niri gertatu zitzaidan moduan. Udako arratsalde polita zen eta sufeatzera joan nintzen baina itsasoa haserre zegoen eta surfa egiten negoela bat-batean urrun nengoela ohartu nintzen. Nire aldean ez zegoen inor ere ez, izan ere, korronteak itsasertzetik urrundu ninduen, gainera olatuek indar handia zuten eta ez nekien nola irten handik. Ilkitzeko* (uretatik irten) modua pentsatzen nuen momentu horretan, olatu bat etorri zen eta ni abiadura handiaz haren goialdetik pasatzera joan nintzen, baina, olatuaren goialdean nengoela olatuak hautsi egin zuen inolako erruki gabe eta han hartu ninduen. Olatua hautsi zenean haren barrenean jausi nintzen eta ur azpian bueltak ematen hasi nintzen, honekin bat, beldurra eta ekidura nitaz jabetzen ziren. Itotzen hasita, uraren hondoan jada bi minutu neramala, nireak egin zuela pentsatuta… auskalo nola, baina jainkoa lagun, handik ateratzea lortu nuen.

Ni onik atera nintzen baina urtean zehar, munduan 360.000 itotze egotea ez da nola nahiko kontua (gerretan baino askoz gehiago). Hortaz, uretara zoazten hurrengoan kontuan har dezazuela espero dut.

SURF

*ilkitu=uretatik irten
SURF

Zer duzu buruan “Surf …”-ri buruz

  • Ur azpian 2 minutu egon zinela? Apustu egingo nuke minutu erdira ez zela iritsi 😉