Sokarik gabe, gora!

Sokarik gabe, gora!

Alex Honnold eskalatzailea (AEB, 1985) munduko hedabide gehienetan aipatua izan da, El Capitan horma sonatua igo baitzuen ekain hasieran (900 metrotik gora dituen Freerider bidean gora eginda)… “buru asko eta magnesio pixka bat” erabilita… batere sokarik gabe!

Yosemiteko balentria baino hiru urte lehenago, El Sendero Luminoso bidea igo zuen Mexikon. Egitasmoa irudi ikusgarriak dituen eta gure kabuz euskaratu dugun bideo honetan ikus dezakezue:

2014ko urtarrilaren 15ean zapaldu zuen Honnoldek El Toro gailurra, El Sendero Luminoso bidean gora hiru ordu luze egin eta 2.500 oin igota (762 metro). Seguruenera, ordura arte sokarik gabe egin zen historiako igoerarik zailena.

.

Neurozientzia

Honnold eskalatzaile berezia ei da, askoren ustez horrelako erronka bati aurre egin diezaiokeen bakarra -Pou anaiek Facebook bidez zoriondu zuten-. Free solo deituriko estiloan askoz azkarrago igotzen da, baina arriskuak ez du huts egiteko aukerarik ematen.

Arriskuei aurre egiteko erakutsi duen gaitasunagatik, AEBetako Hego Karolinako Mediku Unibertsitateko Jane Joseph neurozientzialariak Alex Hannolden burmuina ikertu du emaitza harrigarriekin, beldurrak ez baitio erasaten gainontzeko gizakioi bezala.

Eskalatzaileak liburu bat ere idatzi du, “Alone on the Wall”, Desnivel aldizkariak gaztelerara ekarria.

Sokarik gabe, gora!

Sokarik gabe, gora!