Sansek segidako bigarren garaipena nahi du

Sansek segidako bigarren garaipena nahi du

Sansek galdu gabeko hirugarren partidua lortu nahi du Bigarren B mailako biharko norgehiagokan. Eta posible bada hiru puntuak Zubietan utziaz eta garaipena sendo lotuz.

Ez da erronka erraza izango aurrean Arenas talde historikoa izango baita. Getxotarrak sailkapeneko lehen postuetan daude eta lau partidu daramatzate galdu gabe, haietarik hiru garaipenak izanda.

Realeko Eusebio entrenatzaileak badirudi Sanseko bi jokalariri deituko diela lehen taldeak igandean izango duen partidurako Asturias aldean (Jon Bautista aurrelariari eta Igor Zubeldia erdilariari), beraz Alguazilek oso baja garrantzitsuak edukiko ditu bizkaitarren aurkako partidurako.

Sansek segidako bigarren garaipena nahi duJokoan dauden hiru puntuak berebizikoak dirudite 3 puntutan 8 talde daudelako bihar 15. jardunaldia martxan jartzean. Zaldikoek garaipena lortzen badute eta karanbola jakin batzuk ematen badira, batetik sailkapenean 5 postu igo daitezke asteburu honetan eta bestetik jaitsiera postuekiko aldea hiru puntutara jarri dezakete.

Nerbioi aldeko futbol taldeekin aritzea egokitu zaio Sanseri azken boladan eta emaitza guztiak pairatu dituzte Imanolek entrenatzen dituen jokalariek: Bilbao Athleticen aurka galdu, Zubietan Barakaldoren aurka berdinketa eta joan zen astean Las Llanasen irabazi, sekulako ikustaldia emanez, bertako entrenatzailea kaleratuz eta Pablo Turrillas entrenatzaile debarra helaraziz Lagun Onak taldeko aulkitxoa hutsik laga ondoren.

Zein izango da hurrengo emaitza Sanserentzat? Zubietan izango dugu bihar erantzuna, arratsaldeko 18:00etan, gainera euria agertuko ez den esperantzarekin.

@ZuriUrdin1975

Sansek segidako bigarren garaipena nahi du

arenas, bautista, bigarren b maila, eusebio, futbola, imanol alguazil, Real Sociedad, sanse, zubeldia, zubieta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude