Pelota, eskuz.

MjY2Mg==

(Argazkien goiko ezkerrean klikatu, gauzak ondo ikusi behar dira eta.)

Herri hau frontoiz beteta dago: Ezker paretak, trinketeak eta errebote plazak. Itxiak eta aire librean daudenak. Politak eta itxusiak. Guzi horietan ibiltzen da jendea pelota jokoan. Lagun arteko partidak jokatzen dira, palaz edo eskuz, herri arteko txapelketak, afizionatuak eta txapelketa ofizialak.

Nik atzo Oiartzungo kontzejupean jokatutako partidak ikusi nituen. Xanestebanetako esku pelota txapelketako sailkatze partidak.

MjY2Mw==

Ikaragarri erakartzen nau pelota leku honek. Udaletxe batetako arkupeak jokorako prestatua izan eta gainera bertan haurrak, gazteak eta ez hain gazteak pelotan ikustea izugarria da “Debekatua pelotarekin jolastea” aterpe guzietan idatzita dagoen herri aurretau hontan.

MjY2NA==

Ez zegoen Ogetan bezain beste jenderik, baina zaleek beti egiten dute oihu, batez ere semeak edo alabak jokatzen badu.

MjY2NQ==

Hemen ere irabazleak poza adierazten du eta galtzaileak samina, edo gutxienez kezka, galtzeak esan nahi duenaren arabera.

MjY2Ng==

Igande goiz polita, pelota partida batzuk eta gero kafea (baita aurretik ere), egunkariak irakurri eta lanera joateko prest.

Irudia | Eskuak pelota gozo heltzen dute. | Zuri So | Creative Commons By SA
Irudia | Gogor sakatu! | Zuri So | Creative Commons By SA
Irudia | Txokotik begira. | Zuri So | Creative Commons By SA
Irudia | Kintzea | Zuri So | Creative Commons By SA
Irudia | Txapeldunaren poza | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.