Paddle Surfa edo Arraun Surfa

Paddle Surfa edo Arraun Surfa – 

Paddle surfa, Arraun surf izenarekin ere ezagutzen dena, uretako kirol bat da, historia luze eta zabala duena. Kirol honek taula baten gainean, zutik eta arraun baten laguntzaz uretatik  mugitzean datza. Azken urteotan, uretako kirol bezala nahikotxo hedatu da, baita Euskal Herrian ere.

Paddle Surfa edo Arraun Surfa

Izan ere, kirol moderno bat iruditu arren, lehen aipatu bezala, paddle surfa duela milaka urte sortu zen. Horregatik, aurretik aipatutako “historia luze eta zabala”. Duela hiru mila urte baino gehiago Polinesian jada existitzen zen. Hango tribuak, txalupa txiki baten gainean zutik eta arraun batekin lagunduz joaten ziren arrantza egitera, baita uharte batetik bestera joateko ere, atoloi eta arrezife artean. Antza denez, Amerikako Karibean teknika hau ere erabiltzen zuten, bai arrantzatzeko, bai leku batetik bestera mugitzeko, eta baita gudetarako ere. Aurreko hori guztia, “antzinako” padel surfa bezala ezagutzen da.

Hawaiiko surf maisuak
Hawaiiko surf maisuak

Gaur eguneko paddle edo arraun surfa, ostera, paddle surf “modernoa” da. Modalitate hau Hawaiin sortu egin zen 1940. urtean. Hango surf maisuak, surf oholen gainean zutik eta arraun eginez  joaten ziren, haien ikasleak hobeto ikusteko eta argazkiak ateratzeko. Ondoren, teknologiak aurrera egin ahala,  uretan sartu ahal ziren kamerak sortzean eta uretako motorrak sortzean kirol hau desagertzen hasi zen. Azkenik, 2000 urtean berriro ezagun bihurtu zen, Hawaiiko surflari famatu batzuei esker. Izan ere, hauek paddle surfa egiten hasi ziren, maila fisiko hobeagoa lortzeko. Eta handik aurrera, gaur egun arte gero eta ezagunagoa bihurtu da kirol hau.

Gaur egun kirol ospetsua da, erraztasun handia duen kirol bat delako. Alde batetik leku askotan praktikatu ahal da, ez zara hondartzaren alboan bizi behar edo hondartzaraino bidaiatu behar, hurbil daukazun edozein ibai edo lakura joan ahal zara. Olatuak ez dira ezinbestekoak. Beste aldetik, edozein adinetako pertsonek egin dezake. Material arinei esker (antzina, zurezkoak izaten ziren) erraz garraiatu daitezke eta mantenimendu sinplea behar du.

Paddle Surfa edo Arraun Surfa

Kirol honek daukan berezitasun bat da, pertsona bakoitza bere interesaren arabera praktikatu dezakeela. Hau da, badaude  pertsona batzuk kirol hau  lasaitzeko egiten dutenak, beste batzuek, aldiz, abentura berriak egin nahi dituzte eta ibaietan edo hondartzetan olatuak hartzen saiatzen dira eta beste batzuek, ohikoa ez izan arren, arrantza egiteko erabiltzen dute. Nik neuk praktikatzen dut eta ziurtatu diezazueket oso atsegina dela! Beraz, oraindik paddle surfa egiten probatu ez baduzue, espero dut noizbaiten saiatzea. Izan ere, onuragarria da zure giharretarako eta zure estresa eta emozioak kontrolatzeko edo murrizteko. Eta ziur nago oso ondo pasatuko duzuela.

Paddle Surfa edo Arraun Surfa