Olinpiar Jokoetan ikusiko ez dituzun kirolak

Olinpiar Jokoetan bete betean gaude sartuta eta egunero hainbat kirol-diziplinetako norgehiagokak ikusteko aukera dugu. Egungo Jokoek 36 kirol diziplina biltzen dituzte –2008. urtetik–, eta memoriari lan pixka bat emanez gero, ziur gehienak etorriko zaizkizula burura. Dena den, badira Olinpiadetan ikusiko ez dituzun zenbait kirol, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol gisa onartzen dituen arren, programa ofizialetik at daude.

Horietako zenbat ezagutzen dituzu?

  • Kirol aeronautikoak: Akrobaziak, aeromodelismoa, parakaidismoa, parapentea, motorrik gabeko hegaldia eta abar biltzen ditu.
  • Poloa:  Zaldi gainean jokatzen da eta kirten luzeko zurezko mailu batez zurezko pilota bat aurkako taldearen atean sartzean datza.
  • Floorballa: Izotz hockeytik eratorria, baina ez da ez irristailurik ez izotzezko pistarik erabiltzen.
  • Bandya: Neguko kirola da, izotz hockeyaren antzekoa.
  • Beisbola: AEBtako filmei esker hain ezaguna zaigun kirola.
  • Softballa: Beisboletik eratorria eta oso antzekoa.
  • Cricketa: Erresuma Batuan izugarrizko fama du. Beisbolaren antza duen arren, oso desberdina da. Hamaika jokalariz osatutako bi taldek elkarren aurka jokatzen dute bateaz eta pilotaz obalo itxurako belarrezko zelaian.
  • Bowling: Bai, boloak. Hau ere Estatu Batuetako filmetan ikusi ohi dugun jokoa da. Bola baten bidez boloak etzatean datza.
  • Billarra
  • Bola jokoa: Metalezko bolekin jokatzen da eta bolak jaurtitzean oinarrituta dauden jokoez osatuta dago. Petankaren oso antzekoa.
  • Bridgea: Bi bikoteren artean jokatzen den karta-jokoa.
  • Xakea
  • Areto-dantza: Hamar dantza motaz osatuta dago eta partaide guztiek modu berean dantzatu behar dute, ezarritako arau batzuen arabera.
  • Golfa
  • Korfbala: Saskibaloiaren antzekoa da eta baloi bat saski batean sartzean oinarritzen da. Taldeak mistoak dira, bi emakumez eta bi gizonezkoz osatuak. Saskiak zumez edo plastikoz eginak daude eta makil baten puntan eusten dira.
  • Netball: Korfbalaren eta saskibaloiaren atzeko kirola. Emakumeek batik bat jokatzen dute.
  • Sorospena eta salbamendua: Sorospeneko profesionalak forma fisiko eta psikologiko egokian egoteko beharretik sortutako kirola da.
  • Sokatira
  • Pilota: Euskal pilota.
  • Mendizaletasuna: Euskaldunok honi buruz dezente dakigu. Mendietan barrena oinez, eskiatzen edo eskalatzen aritzean datza.
  • Orientatze kirola: Mapa eta iparrorratz baten laguntzaz sail batean puntu jakin batzuk aurkitzean datza.
  • Eskalada
  • Squasha: hiru paretaz eta frontisez mugaturiko kantxa batean gomazko pilota huts txiki batez eta erraketaz jokatzen da bi jokalariren artean.
  • Racquetbola: Squasharen antzekoa, erraketaz jokatzen da, lau horma eta sabaia duen pista itxi batean.
  • Patinajea
  • Errugbia
  • Wushua: Erakusketa eta ukipen kirola, Txinako borroka-arteetatik eratorria.
  • Karatea
  • Sumoa: Japonian jatorria duen borroka libre mota da eta aurkaria borroka eremu zirkularretik kanporatzean datza.
  • Motoziklismoa: Moto lasterketak.
  • Powerboating (uretako motoak): Motordun txalupekin egindako karrerak.
  • Surfa
  • Urpekaritza
  • Uretako eskia

Horietako asko, Joko Olinpikoen historian zehar programa ofizialean izan dira noiz edo noiz, baina etenak izan ziren bere garaian, interes faltagatik, nazioarteko ordezkapen eskasagatik edota profesionalegi bihurtu zirelako, tenisa kasu. Horietako zenbait, etenak izan ondoren, berriro pasa izan dira programa ofizialera.

joko olinpikoak, kirolak, Olinpiadak

Zer duzu buruan “Olinpiar Jokoetan ikusiko ez dituzun kirolak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude