Nork irabaziko du kontu ekonomikoen derbia?

Nork irabaziko du kontu ekonomikoen derbia?

Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko bi futbol derbietatik lehena jokatu da gaur eguerdian Oiartzunen -asteburu honi dagokionean-, eta Athletic izan da garaile, Karla Lekuona zelaian etxeko taldeari 5-0 irabazita. Nesken partidaren ondotik, bihar izango da bigarren lehia, Anoetan, eta honakoan badirudi aurreikuspenen arabera Erreala izango dela nagusi, aurretik baitago sailkapenean, aspaldi ez bezalako joko ona eginez.

Batera zein bestera, biharko emaitza erabakita izango da eguerdi osterako, 12.00etan baita partida, baina bi taldeak zelaian lehiatu baino lehen, Errealaren eta Athleticen aurrekontuak parez pare jarri eta norgehiagoka ekonomiko bitxia jokatu dute, aurkezgai dugun derbia.eus atarian:

.

Errealak azken denboraldirako 79 milioiko diru sarrerak izango dituela iragarri zuen, Athletic Clubak 112 milioi. Zalantza izpirik ez dago futbol modernoan diruak daukan eragina joko zelaian. Gainera, euskal taldeak, erakunde errentagarriak eta zorrik gabekoak dira.

Derbia.eus atarian bi taldeen aurrekontuekin web aplikazio batean derbi ekonomikoa simulatu dugu, talde bizkaitarraren aurrekontuak athletic.derbia.eus atalean eta gipuzkoar taldearen aurrekontuak real.derbia.eus atalean (datu mordoa duzue esteketan).

Aurrekontu nagusien atal garrantzitsuenak aztergai ditugu hurrengo edukietan.

.

Diru sarrerak

Nork irabaziko du kontu ekonomikoen derbia?Diru sarrerak kontutan hartuta, telebista eskubideekin dauzkate bi taldeek sarrera handienak, talde txuriurdinak 41 milioi eta talde zurigorriak 51 milioi. (Telebista eskubideak azken denboraldiaren araberako klasifikazioaren baitan banatzen dira).

Bi taldeen arteko ezberdintasun handiena bazkideekin azaleratzen da, bizkaitarrek 25 milioi irabazten duten bitartean, gipuzkoarrek 7,5 milioi lortzen dute eta.

Diru sarreren arteko ezberdintasunaren erdia -33 milioi- bazkideen 17,5 milioiko ezberdintasunari dagokio».

Publizitatea kontutan hartuta, bi taldeak parean dabiltza,  7,5 eta 8 milioirekin.

.

Gastuak

Gastuen atal nagusiena lehen taldeko soldatetan banatzen da. Athleticek, 91,5 milioiko gastutik 61 erabiltzen ditu lantaldea ordaintzeko, gastu guztiaren 2/3. Errealak aldiz, urteko gastuaren erdia ordaintzen du lehen taldeko soldatetan , urteko 73 milioitatik 36,5 banatuz.

.

Derbia.eus ataria Tech For Society enpresa gipuzkoarrak garatu du -bi taldeetako zaleak dituztenez-, “nork irabaziko du kontu ekonomikoen derbia?” galdera erantzun nahian (hemen emaitza).

.

Kontuen ikuskatzailea

“Ikuskatzaile batek erakunde publiko zein pribatu baten kontuen irabazi eta gastuen banaketa antolatu bat garatzeko aukera ematen du”, dio Tech For Societyk.

Futbol taldeek, beste erakunde askok bezala, informazio zehatz batzuen hedapena izateko arautegi jakin batzuk dituzte. Beste alde batetik, gero eta gehiago dira inguruan izaten duten inpaktua erakusteko datuak kaleratzen dituzten erakundeak, behartuta izan ez arren.

“Igande honetan Anoetako  Errealearen eta Athleticaren arteko norgehiagoka aukera paregabea iruditzen zaigu datuen hedapena eta datuen ikuskatzaileen tresnak indartzeko”.

Nork irabaziko du kontu ekonomikoen derbia?