Luis Enrique, Messi eta Zubizarreta

Zubi eta Luis
Toni Strubell-en “Estaturik gabeko herriak eta futbola”
izeneko testu laburra aurkitu dut sarean, Ferran Suayren txokoan hain zuzen. Hain da zuzena, argia eta itzulingururik gabea, ezen ez baitu azalpen gehiago behar. Horratx:

ESTATURIK GABEKO HERRIAK ETA FUTBOLA
Luis Enrique Roma taldea entrenatzera joan zen, eta italieraz ikasi zuen hilabete t’erdian.
Luis Enrique-k urteak eman ditu Bartzelonan, lehen jokatzen eta orain entrenatzen, baina ez du sekula katalana erabiltzen.
Aldiz, Guardiola Munichera joan da entrenatzera, eta hilabete gutxitan ikasi du alemanieraz.
Cruiffek urte luzeak eman ditu Bartzelonan jokatzen eta entrenatzen, baina sekula ez du katalana erabiltzen.
Zubizarretak beste horrenbeste. Messik ere, antzeko-paresido…
Errua norena da?
Gogora dezagun katalana baztertzeko joera horrek eragin subliminal hilgarria daukala gure hizkuntzarentzat. Hilgarria baina.
Jarrai dezakegu inbertitzen eskola katalanean edo TV3en nazioa berregiteko… Aipatu dugun beste alderdi horrek, di-da batean desegiten dituzte ahalegin handiak eginez eraikitakoak.
Hainbatek esan ohi dute, jokalari eta entrenatzaile hauek eragin komertzial itzela dutela… Hortaz, hizkuntzarengan ere bai, ezta? Izan ere, ahoa irekitzen duten bakoitzean adierazten ari dira katalanak ez duela ezertarako balio… eta mezu horrek zulo handia eragiten du, sinets iezadazue.
Urriaren 12ak egiten duen lan berbera egiten dute… liga-jardunaldi bakoitzean.

Hara zer arazo dituzten katalan gaixoek! Gurean ez dago halakorik.
Gurean ez dugu hizkuntzarekiko jokabide hilgarririk. Guk hamaika plan dauzkagu, eta dozenaka ekintza! Eta Garak eta Deiak, eta Onda vascak eta Radio Euscañiak. Eroskiak eta Carrefourrak. Politikari eta alderdi abertzale erdaldunak eta erdaltzaleak. Politikari eta alderdi “kosmopolita” antieuskaldunak, eta pixka bat es poco, eta…

Izan ere, Valverde, Loren, Alperrikbay, Vela, Laporte edo Muniain, gure arazo txikienen artean daude.
Zer dela eta kezkatuko gara eliteko kirolarien jokabideaz, eliteko politikari abertzaleen edo eliteko enpresari abertzaleen hizkuntza jokabidea negar-zotinka hasteko modukoa bada?
Hizkuntza ohitura hilgarriekin ez etorri guri…

 

Zer duzu buruan “Luis Enrique, Messi eta Zubizarreta”-ri buruz

  • Klaudio Atemorroia 2014-07-02 17:56

    Estoy totalmente de acuerdo. Toni zarrak, kanpotik etorrita, nola asmatzen duen… Kikekin eon zan batian ere, Tribuaren berbak telesailian, apartak bota zitun. Jeltzale munduak eta ezker abertzalekoak ere bai, ikuspegi hau ulertu ta barneratu arte, euskara gainbeheran joango da. Oraindik askorentzat sukaldeko zerbait baita, eta beste askorentzat folklorea. HEmen español izaten jarraitu nahi dutenentzat berriz, euren indiferentziaz eta era berean premeditazioz desagertaraziko dena, euskara ez ikastea eskubide bat dela uste baitute. EUskaraz aurrera jotzea baino gauza transgresoreagorik? Prestigio kontua ere bada eta.