Kirolarien edabe magikoa (saltzaile zintzoa)

Kirolarien edabe magikoa (saltzaile zintzoa)

Komertzialak gai edo salgai ezberdinen inguruan modu ondraduan hitz egiten jartzen dituen Youtube atariko bideo sorta bat da “If commercials were honest”.

Hautatu dugun kasuan, edabe magikoa da saltzaileak ahotan hartzen duen gaia, baina ez Asterix eta Obelix galoei Panoramix druidak prestatzen diena, kirolariek izerdi apur bat bota bezain pronto hartzen duten azukretsua baino: Kirol edaria.

Kirolaria izan edo ez, ezagutuko dituzu isotoniko edo energetiko deitzen dituzten edariak, merkatua kolore guztietako botilez josita dago-eta.

Egungo gizartearen isla dira, benetakoa ez den gogo bat asetzera baitatoz askotan, sortu berria zaigun behar faltsua. Eta iragarkiek gure osasunerako ezin aproposagoak direla dioten arren, ez da beti horrela izaten.

.

Arriskuak

Edari isotonikoak ez dira osasungarriak guztiontzako, eta ez zenituzke hartu beharko oso kirolaria ez bazara; bideoko komertzial zintzoak esan digun bezala, arriskutsuak izan daitezke osasunerako.

Kirolaria ez denak sodio eta potasio mineral kantitate extra hartzen ditu edari isotonikoak hartzean, ez baititu gorputzean dituenak galdu; eta, dakizuenez, gehiegikeria beti da kaltegarria osasunarentzako.

Kirolarien edabe magikoa (saltzaile zintzoa)Horrelako edariak hartzea ohitura bihurtzen baduzu inolako kirolik egin gabe, giltzurrunetako edo bihotzeko gaitzak izan ditzakegu, arritmiak…

Azukre kantitate handia dutenez, edari isotonikoek loditu egiten dute, eta diabetes gaitzak oker ditzakete.

Laburtuz, ez da horrelako edaririk sarritan edan behar kirolari amorratua ez bazara edo saio luze eta indartsua egin ez baduzu; kirol jardueran izerdiarekin gorputzak galdutako mineraleak berreskuratzeko baino ez dira aproposak.

Ez edan ura balitz bezala kirolarien edabe magikoa; saltzaile zintzoak dio.

 

Komertzial zintzoa sortako beste bi adibide:

Kirolarien edabe magikoa (saltzaile zintzoa)
edari isotonikoak, Kirola, komertzial zintzoa, osasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude