Jokoa ez da jolasa

Jokoa ez da jolasa –

Honezkero jakingo duzunez, aste bukaera honetan Europako errugbi txapelketa jokatuko da Bilbon. Eta hiria erabat bereganatua duen ekimena iragartzeko bideoan gizonezkoek baino parte hartu ez dutenez, emakume errugbizaleek bideo propioa egin dute, ofizialarekin alderatuta eder askoa!

“Kontua ez da nork emango didan baimena, nork geldiaraziko nauen baino” esanez abiatzen den bideoak -gaztelera hutsez!- Bizkaiko paraje esanguratsu batzuk erakusten dizkigu, baloi arrauzkararen atzetik Gernika, Bilbo, Getxo eta Eibar taldeko neskak dabiltzala. Bukatzeko, beste esaldi bat, honakoan bai euskaraz, traola modura: #GukEreJolastenDugu.

Ekimen aldarrikatzailea eta ezin aproposagoa emakumezko errugbizaleek zabaldu berri duten hauxe. Lastima hizkuntzaren aldetik, eta euskarari dagokionez, jolasak utzi eta jokoan sartu ez izana.

Jokoa ez da jolasaJokoa ez da jolasa
#GukEreJolastenDugu, Bilbo, emakumeak, errugbia, jokoa, jolasa, Kirola

2 pentsamendu “Jokoa ez da jolasa”-ri buruz

  • Harrigarria, benetan, orain 40 urte garbi zegoena jostatu/jokatu biniomioarekin, erabat nahasi dugu erdararen morrontzan jarririk.
    Eginahalak egin arren lehengora itzultzea ezinezkoa zaigu.
    Nola aterako dugu gure hizkuntza aurrera hitz pare baten adierak garbitzeko eta ikasteko gai ez bagara?

  • Javier Cuadra 2018-06-16 18:05

    “Joko” / “Jolasa”ren nahasmendua ez zaigu erdararen morrontzatik bakarrik iritsi. Ez da kasualitatea “joko” (“joku” bezala orduan) 1959an Euskaltzaindiak (Mitxelenak, azken batean) eman zuen “Euskal-itzak zein diren” zerrendan agertzea.

    Hitz jazarria, baztertua eta oso gaizki ikusia gertatu zen bolada batean, eta “joko” baztertzeko orduan edozein txaldankeriak balio zuen: “dosteta”, “jolasketa”, “parlantzu”…

    Egia da erdarak ez duela laguntzen, eta gaizki sakatzen gaituela ere bai, noski, baina bestelako lagunak ere baditu nahasmendu horrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude