Italiako Giroko 15 argazki zahar

Italiako Giroko 15 argazki zaharItaliako Giroko 15 argazki zahar –

Italiako Giroa 1909 urtean ospatu zen lehen aldiz; itzuli handien sailean sailkatuta dago eta maiatzean ospatzen da urtero, hiru astez Italiako txoko guztiak zeharkatuz. Egun hauetan darabiltza zeregin horretan, eta Gorka Izagirre txirrindularia izan genuen irabazle pasa den larunbateko etapan, biba zu!

Frantziako Tourrarekin inspiratu zen Italiako Giroa , biak ala biak garaiko hedabideek bultzatuta: lasterketa frantsesa L’Auto egunkariak antolatu zuen, eta Italiako Giroa La Gazzetta dello Sport egunkariak. Historiako lehen Giroa Milanen hasi zen, zortzi etapetan banatu zuten ibilbidea, eta 2448 km zeharkatu zituzten. Il Corriere della Sera egunkariarekin norgehiagoka bizia zeukan La Gazzettak, eta Corrierek Italiako beste Giro bat antolatzen zuen: automobilena. Tullio Morgagni kazetariak proposatu zion Eugenio Camillo zuzendariari txirrindularitza lasterketa sortzea; Gazzettak antolatu zituen lasterketa txikiagoak aurretik: Lombardiako Giroa (1905) eta Milan-San Remo.

Giroko irabazleak mallot arrosa darama, hain zuzen ere, Gazzetta egunkariaren kolore korporatiboa. La maglia rosa. Giroaren historian etapa gehien irabazi dituen txirrindularia Mario Cipollini da, 41 etapa hain zuzen ere, andre eta jaunok.

Euskal Herritar bat izan zen Giroko irabazle bi urtetan jarraian. Pentsatuko duzue nor…

1993Miguel Indurain Euskal HerriaPiotr Ugrumov LetoniaClaudio Chiappucci Italia
1992Miguel Indurain Euskal HerriaClaudio Chiappucci ItaliaFranco Chioccioli Italia

 

Sarean Giroko hamabost argazki zahar eta eder topatu ditut, orain vintage esaten zaiela uste dut. Txirrindularitzak daukan berezko magia primeran islatzen dute, kirol honek bere baitan gordetzen duen gogortasuna bezala: elurra, hotza, aldapak…

Gozatu argazkiez, eta gozatu Giroaz. Besarkada bat Italian barna jo eta su dabiltzan euskaldunei, tropela zuen atzetik doa!

Italiako Giroko 15 argazki zahar
argazkigintza, Giroa, historia, Italia, Italiako Giroko 15 argazki zahar, kirol argazkilaritza, Kirola, txirrindularitza, vintage

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude