Igandeko estropadan, noren alde?

Igandeko estropadan, noren alde?

Igandeko estropadan, noren alde?“Hondarribiak 1,92 segundo atera dizkio Urdaibairi Kontxako Banderaren lehen jardunaldian”. Lasai irakurle, irakurtzen ari zaren lerroburua iazkoa da-eta. Aurtengoan, denborak irauli eta Urdaibai izan da Hondarribiari 1,78 segundoko aldea atera diona gizonezkoetan, eta beraz, lehia bizia izango dute igandean. Ohorezko txandan, iaz bezala, Kaiku izango dute ondoan, eta aurten Orioren partez, San Juan; aukera gutxiagorekin biak ala biak.

Gizonezkoen estropadarako sekulako ikusmina badago, zer esan emakumezkoenaz? Hiru traineru dira lau segundo eskaseko tartean, eta sekulako dema izango da datorren igandeko estropadan. Iaz bezala, San Juan da aurretik, eta atzetik hurbil ditu Hibaika eta Orio -azken hau, iaz Zumaiak izan zuen lekua hartuta- .

Egin dezagun apustu, bada, irakurle.

Afixa: Jon Mikel Udakiola

Igandeko Kontxako estropadan, noren alde?

.

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Igandeko estropadan, noren alde?”-ri buruz