Hegan egiteko trapuak (wingsuit)

Hegan egiteko trapuak (wingsuit)

Hegan egiteko trapuak (wingsuit)Lehen aldiz ikusi ditut aste honetan wingsuit fly delakoaren bideoak. Kirol hau ikusgarria da. Antzekotasunak dauzka paraxutean botatzearekin, baina aldi berean erabat ezberdina; ero horiek txoriak dirudite, eta haran, harkaitz eta zuhaitz artean sartzen dira sekulako abiaduran. Paraxutean bertikalean egiten den metro bakoitzeko asko jota metro bat baino gutxiago egin daiteke horizontalean; wingsuitarekin, aldiz, 2,5m.

Guztia posible egiten duena trajea da. Besoak enborrarekin eta hankak beren artean lotzen ditu, eta jauzi egiten duenak norabidea eta abiadura kontrola ditzake gorputz-adarrak itxi eta zabalduz. Funtzionatzen zuten trajeak lortzea ez zen batera xamurra izan. Wikipediaren arabera 1912 eta 1961 artean, jauzi egin zuten 75 lagunetatik 72 hil ziren. Bideoan ikusi dezakegun traje garaikidea 1999. urtean sortutakoa da; orduan ezarri zien egun erabiltzen diren wingsuiten oinarriak.

Mundu honen erreferentzia nagusietako bat Alexander Polli da.

Wingsuitak ikaragarrizko kontrola eskaintzen dio erabiltzen dakienari. Gazte hau honen lekuko, paraxutik gabe lurreratzeko (edo ureratzeko) gai izan baitzen.

Hegan egiteko trapuak (wingsuit)