Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean

Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean –

Txirrindularitza ikusgarria bada, zer esanik ez jada jokoan den Frantziako Tourra. Aurten, bizi dugun pandemia medio, ezohiko datetan abiatu da lasterketa, eta atzo adierazi genizun bezala, bederatzi dira Pariserako bidean doazen euskal txirrindulariak. Baina historian zehar askoz gehiago izan dira, eta horiexen berri eman digu Mikel Rodriguezek Twitter bidez, txio-kate interesgarri batean.

Frantziako Tourraren sailkapen nagusian euskal txirrindulariek erdietsitako garaipenak eta beste zenbait datu eman ditu Berria egunkariko kazetariak, azpian irakurriko duzunez. Gizonezko txirrindularien lorpenei, gainera, Joane Somarribarenak batu behar zaizkio, gernikar txirrindulari bikaina Frantziako Tourra  irabazitakoa baita, (2000, 2001 eta 2003), hiru aldiz!

Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean
Roger Lapebie baionarra, trenbidea gurutzatzeko prest.

Euskal txirrindulariak Frantziako Tourrean