Erreala eta errealaren elastiko berriaz eztabaidan

Erreala eta errealaren elastiko berriaz eztabaidan

San Mames barriaren harira sekulako haserrea piztu zen duela gutxi, diru publikoz finantzatuko zutela-eta. Debatea sekulakoa izan zen, bai telebistan, bai prentsan… eta noski, kalean ere bai. Oraingoan ordea Erreala dago kritiken jomugan. Atzo aurkeztu zuten aurten erabiliko duten elastiko berria, besoan sekulako ikurrinarekin eta Kutxaren nahiz Gipuzkoako Diputazioaren sponsorrekin.

Baina. aizue, zer pentsatu eta esango genuke, Real Madrilek tamaina  horretako bandera espainiarra jarriko balu elastikoan? Zer iruditzen Kutxak bere gizarte ekintzarako dirua horra bideratzea? Eta Diputazioaren bitartez guztion dirua erabiltzea Erreala finantzatzeko? Urrunago joanik, ez al zaizue ausarkeria iruditzen taldeak irabazitako liga bakoitzeko izar bat jartzea kamisetan?

Zuen iritzia jakin nahiko genuke.

Erreala eta errealaren elastiko berriaz eztabaidan

Irudia | Errealaren ekipazio berria | Realsociedad.com | LGPL

Erreala eta errealaren elastiko berriaz eztabaidan

Diputazioa, ekipazioa, Erreala, Kirola, Kutxa

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

3 pentsamendu “Erreala eta errealaren elastiko berriaz eztabaidan”-ri buruz

  • Sevillak ere bandera haundi askoa zeraman iazko bigarren ekipazioan. Non dago arazoa? Ez dela futbola (edo beste edozein kirol) politikarekin nahastu behar? “Dena da politika”, esan zuen behin Thomas Mann-ek.

  • Horiek “abertzale” delako espeziearen kapritxoak dira: RAE: “Dicho de un movimiento político y social vasco, y de sus seguidores: Nacionalista radical” kar kar…

  • Jarant Zabalegi 2010-07-30 17:37

    Errealak Foru Aldundiak ordaindutako eslogana eramango zuela jakin zenean ere izan zen polemika. Baina kamisetarena? Ez dakizu nondik sortu eztabaidak zerbait idazten jartzeko?
    Ikurriñarenak zalantzak sortzen dizkizu? Liga bakoitzeko izarra jartzea ausarkeria?

    Penagarria, benetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude