Emakumezkoen kirola ez al da kirola?

Emakumezkoen kirola ez al da kirola?

Asteburu honetan Espainiako Saskibaloiko Erreginaren Kopa jokatu da. Lau taldek parte hartu dute; goi mailako 40 jokalarik baino gehiagok, tartean, munduko txapeldunak, Olinpiar Jokoetan partaide izandakoak… ; lau entrenatzailetik gora eta beste hainbeste epaile. Harmailak goitik behera eta behetik gora beteta zeuden.

Final laurdena lehenengo, bi partida. Finala ondoren, partida bat; garaile bat. Beti garaile bat egon behar du horrelakoetan, ez da hala?

Ez nator Koparen analisia egitera, ezta garailearen inguruko edota finaleko zein bestelako norgehiagokak aztertzera ere. Oinarrizkoa den gai bati buruz hitz egiteran nator.

Arratsaldeko hirurak dira eta egunero bezala albistegiek nagusitasuna hartzen dute kate ezberdinetan. Albiste bat, beste bat, erreportaia bat, zuzeneko konexio bat.. kirolen tartea hurrena. Futbola, futbola, futbol gehiago, saskibaloia, txirrindularitza, eskubaloia.. Eguraldiaren tarteak jarraitu dio gero kate gehienetako albistegian.

Ez dut nire aurpegia ispiluan begiratu, ezta mugikorraren edota portatilaren pantailaren isladapenean begiratu ere. Baina ez dut dudarik sekulako amorru aurpegia nuela momentuan.

Kirolak izan ohi dira, eta dira (ohi gabe, azkenaldian) kate askotako albistegien apustua, hauek abistegiekiko independentea den espazio baten modura aurkezterako edota ia-ia luzeera berdineko tartea izatera pasatuz.

Ez. Gaur ez dut albistegien edota telebista kateetako edukien inguruko hausnarketa bat egingo.

Aitzitik esan bezala, asteburu honetan Espainiako Saskibaloiko Erreginaren Kopa jokatu da.  Albistegien kiroletako atalean zakilak hemendik hara, eta handik hona; espazioa aurkezten zein baloi bati jarraika edota txirrindularen pedalei eragiten.

Non daude saskibaloi, futbol, eskubaloi edota bestelako taldeen emaitzak? Eta hauen partiden edota lasterketen berri nola izango dugu?

Edo agian zerutik eroriko zaizkigu, edota telepatikoki mezu bat jasoko dugu Bera-Berak; Hondarribia-Irunek; Errealak edota Lagunakek adibidez egiten dutenaren berri? Oraindik denbora luze eman beharko dugu egunkarietan kirol atalean futbolaz aritzean gizonezko futbolaz irakurtzea eta “emakumezkoen futbola” irakurri behar izatea beste atal baten moduan?

 

Emakumezkoen kirola ez al da kirola?

 Emakumezkoen kirola ez al da kirola?
Asteburu honetan Espainiako Saskibaloiko Erreginaren Kopa jokatu da. Lau taldek parte hartu dute; goi mailako 40 jokalarik baino gehiagok, tartean, munduko txapeldunak, Olinpiar Jokoetan partaide izandakoak…

Kazetaritza ikasten dabilen Barañaindarra.

14 pentsamendu “Emakumezkoen kirola ez al da kirola?”-ri buruz

  • Tristea da esatea, baina audientziak eskatzen duena da jartzen dena.
    Emakumeen kirola eta kirol minoritarioen ( boxeoa, esgrima, piraguismoa, etab. ) egoera antzerakoa da.

    “Buztana jaten den arraina” bezala da hau, medioek telebista, irrati eta egunkarietan beraien tartea izanez gero audientziak denborarekin ere hau bera eskatuko zuen, baina hauek ez dira arriskatzen eta audientzia segurura jotzen dute.

  • Nik uste dut ez dela gauza berbera kirol konpetizio bat telebistaz ematea eta zerbaiten berri ematea albistegietan. Ulertzen dut, Joxeanek dion bezala, zoritxarrez, kirol emankizunak audientziek markatzen dituztela, “bere isatsari kosk egiten dion arrainaren” efektua sortuaz, baina uste dut kirol minoritarioetan (emakumezkoen kirola honen barruan kokatzen dut) lorpen aipagarriak daudenean, albistegietan erakutsi beharko liratekeela. Hau ez zaie ba batere kostatzen!

  • Bai, arrazoi duzue, “sorgin gurpila” bat da. Ez duenez audientziarik, ez da agertzen; ez denez agertzen, ez du audientziarik; ez duenez audientziarik…

    • Bai, baina albistegietan makina bat berri ematen dute hori baino askoz audientzia txikiagoa duena. Hor ez dut aitzakiarik ikusten.

  • Aupa bikote!
    Hasteko mila esker nire iritzi artikulua irakurtzeagatik.

    Ia edukian jarriz, ejjej..
    Uste dut ikusi beharko genituela saio horien audientziak (zoritxarrez, gaur egun gehiegi kontuan hartzen dira, edukia bera kontuan hartu beharrean), baina ez dut uste gizonezkoen kirola edota emakumezkoen kirola emateak hainbeste aldaketa dituen katearen audientzian.

  • Arkkuso, baliteke hori ere horrela izatea (kirol ekintza konkretu batzuk salbu). Ez dakit horren inguruko daturik badagoen…