Emakumezkoen futbolaren garaipena

Emakumezkoen futbolaren garaipena –

“Horregatik, gustatuko litzaidake maiatzaren 12-13ko asteburuan jokatu behar duten Real Sociedad-Athletic Club derbia Anoetan izatea eta ahalik eta jende gehiena joatea. Partida berezia izango da, derbia delako eta Realak Kopan sartzea izan dezakeelako jokoan”.

Duela aste batzuk hori idatzi nuen, eta, azkenean, gaur hori egia bihurtu da.

Realzale bezala, asko pozten nau partida hau Anoetan jokatu izanak, nire taldea ez delako atzean geratzen beste talde batzuekiko.

Ez nuen espero hainbeste jende joatea partida ikustera (21.500 ikusle). Batzuek esaten zuten eserleku asko hutsik geratuko zirela eta horrek itxura txarra emango zuela. Nolanahi ere, garrantzitsuena ez zen zenbat eserleku geratuko ziren hutsik, baizik eta zenbat okupatzen ziren. Beti izango ziren gehiago Zubietako mila ikusleak baino.

“Nik uste dut jendeak jakiten badu Realak emakumeen futbol taldea daukala eta jendeak jakiten badu gizonak bezain onak direla, jende asko joango dela partida bat ikustera”.

Hori ere idatzi nuen gutunean, eta, azkenean, gizonezkoen Real-Leganes partidara baino jende gehiago joan da gaur Anoetara (partida horretara 19.900 ikusle joan ziren).

Partidan Athleticek 1-4 irabazi du, baina realzaleok partida osoan animatu dugu, eta, gainera, Reala Koparako sailkatu da, nahiz eta galdu. Giroa bikaina izan da. Gainera, partida horretan ez du Athleticek bakarrik irabazi, emakumezkoen futbolak irabazi du. Eskerrik asko Anoetara joan zareten guztioi!

Eta orain, zer? Aintzane Encinasek esan zuen bezala, orain arte neskek amestu zezaketen bakarra Realean jokatzea zen, baina hemendik aurrera Realarekin Anoetan jokatzea ere amestu dezakete.

Ez dakit hemendik aurrera partida guztiak Anoetan jokatuko diren, baina noizbehinka Anoetan jokatzea espero dut. Eta, horrez gain, espero dut Realak emakumeen aldeko erabakiak hartzen jarraitzea, eta gutun gehiago idatzi behar ez izatea.

Emakumezkoen futbolaren garaipenaArgazkia: Erreala
Emakumezkoen futbolaren garaipena

2 pentsamendu “Emakumezkoen futbolaren garaipena”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-05-14 11:35

    Joe Eneritz! Hurrengoan gabonetako gutuna ez diot Olentzerori idatziko, zuri idatziko dizut bitartekaritza egin dezazun! Zure gurasoak beldurtuta egongo dira zurekin…

  • euskaldun bat 2018-05-14 17:06

    Eneritz, ondorengo proposamena egin nahi dizut: euskaraz hitz egiten jakin bai eta erabili nahi ez duten euskaldunei zuzendutako gutun bat idatzi behar zenuke, euskararen egoera kezkagarria aintzat izanik, berau erabiltzeko eskaera eginez.