Emakumeen futbola

Emakumeen futbola –

Mikel Iturriak, Harrikadak blogean.

Gai larriago eta garrantzitsuagoak badira, baina ez dakit horiei nondik heldu. Gaur gauza ez inportanteen artean garrantzitsuena den horietako bati helduko diot: futbolari.

Emakumeen futbolaIgande arratsaldean hasi nintzen lerro hauek idazten, Realak Anoetan Sevillaren kontra jokatzen ari zen partidaren atsedenaldian. 2-1ekoa zen une horretako markagailua. Ezin izan nintzen Anoetara hurbildu ezta telebistan bigarren zatia ikusi ere, aukeratu nuen tabernan beste operadore bat zutelako, ez partida ematen zuena. Amaieran 3-1 irabaziz egin zuten aurrera txuri-urdinek eta lehen aldiz jokatuko dute Erreginaren Kopako finala. Aurkari zaila izango dute Granadan maiatzaren 11n: Atlético Madrid.

Aurreko asteburuan derbiaren bigarren zatia ikusi nuen. 0-2 sartu zen zelaira talde txuri-urdina eta 2-2 berdintzea lortu bukaera aldera. 21.500 lagunen aurrean jokatu zuten bilbotarren aurka. Atzo, berriz, 18.731 ikusle bildu ziren.

Hamar bat egun lehenago Espainiako emakumeen futbolean erreferente den Vero Boquete jokalaria egon zen Donostian Korner festibalak gonbidatuta. 31 urteko jokalari galiziarra Errusian, Suedian, AEBetan, Alemanian, Frantzian eta Txinan aritu da. Aurten berriro bueltatuko da Estatu Batuetara, Utah-ra hain zuzen. Berarekin batera Realeko egungo ikurra, Nahikari García, eta hainbat urtez talde txuri-urdineko kapitain izandako Aintzane Encinas eseri ziren Victoria Eugeniako Club aretoan.

Ez dut bideo guztia ikusi, baina entzun dudana entzunda, esan dezaket mahai-inguruak merezi duela. Meritua hiru protagonistena eta Olga Viza kazetariarena da. Honek ofizioak ematen duen patxadarekin gidatu zuelako solasaldia eta hiru jokalariek zer esana bazutelako.

Egun batzuk lehenago Encuentros SER Gipuzkoak emakumeen kirolari buruzko mahai-ingurua antolatu zuen eta gaur, otsailak 20, asteazkena, RealSocialismo-tik «Reala eta emakumeen futbola. Nondik gatoz eta nora goaz» mahai-ingurua antolatu dugu euskaraz. Badirudi gurean boladan dagoela gai hau.

Maddalen Marzol realsocialistaren aginduetara hiru partaide kantxaratuko dira:

Ekitaldia 19.30ean hasiko da Donostiako El Rincón jatetxean (Errege Katolikoak, 20, beheko jangela). Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Emakumeen futbola Emakumeen futbola Emakumeen futbola

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.