Bera Bera ligako txapelduna
Bera Bera ligako
Super Amara Bera Berak emakumezkoen Guerreras Iberdrola liga irabazi zuen atzo Gijonen, Unicaja Banco Gijoni etxetik kanpo 22-35 irabazi ostean. Talde donostiarrak liga irabazten duen zortzigarren aldia da, hirugarrena jarraian.
Oraindik 3 jardunaldiren faltan, atzo matematikoki lehen postuaren jabe izatea lortu zuten hasieratik kontrolpean izan zuten neurketan. Donostiako martxaren doinupean zalegoa lorpena ospatzen hasi zen partida amaitu baino minutu batzuk lehenago. Denboraldi paregabe baten ondorio izan da titulua, 2 partida izan ezik, gainontzeko guztiak irabazi baitituzte. Beste bi horien artean, bat berdindu eta bestea galdu egin zuten.
Txapeldunak! @superamara @BalonmaBeraBera 21-22
Talde bat baino askoz gehiago!
Eskerrik asko zale eta babesle guztioi ! pic.twitter.com/Cm5F0Wv2e8— SUPER AMARA Bera Bera (@BalonmaBeraBera) May 8, 2022
Argazkiak: naiz.info eta berabera.com
Bera Bera ligako txapelduna
Bera Bera ligako txapelduna