Badator Itzulia Women
Badator Itzulia Women –
Gorde data: maiatzaren 13 eta 15 bitartean gauzatuko da txirrindularitza lasterketaren lehen edizioa.
WorldTour zirkuituan txertatu dute Biraren birfundazio hau. Kabitik atera berri den kategoria goreneko norgehiagoka izango da Women Itzulia. Munduko txirrindulari hoberenak elkartuko dituen txapelketa honek txirrindularitzaren emakumezkoen esfera argiztatu nahi du. 22 talde arituko dira lehian, horietatik 3 euskaldunak: Bizkaia-Durango, Sopela eta Laboral Kutxa.
? ??????? ????? ????? ??!
GASTEIZTIK DONOSTIRA ??????? ?????-ko lehenengo edizioak eramango gaitu!
? ESTA SERÁ LA PRIMERA ??????? ????? ??
? ¿Queréis ver los perfiles?#ItzuliaWomen pic.twitter.com/EZymtGsv7P
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) April 26, 2022
Lehen edizio hau Gasteiz eta Bastida batzen dituen 105.9 km-ko ibilbide batekin hasiko da. Hiru igoera nabarmeni egin beharko diete aurre lasterkariek: tropelak Zaldiaran, Mirador de Rivas eta Herrerako gaina igo beharko ditu.
????? 1???
1???0???5???,9??? KM
? @vitoriagasteiz > LABASTIDA / ???????
???? / ?? / ??
?? @gregariosdelujo #ItzuliaWomen pic.twitter.com/iGzsZur5z9
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) April 26, 2022
Bigarren etapari dagokionez, Bizkaian gauzatuko da. Mallabia, Itzuliko bosgarren etaparen amaiera izan zena, izango da bigarren etaparen hasiera eta helmuga. Lasterkariek 118 kilometro egin beharko dituzte guztira eta sei igoera egingo dituzte: Elgeta, Areitio, Montecalvo, Bizkaiko Balkoia, Milloi eta Trabakuara igoera.
????? 2???
?1???1???7???,9??? KM
? ???????? > ????????
???? / ?? / ??
?? @gregariosdelujo #ItzuliaWomen pic.twitter.com/4IxNssbCwp
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) April 26, 2022
Eta amaitzeko Gipuzkoa. Gogorrena azken egunerako gorde da. Etapa luzeena izango da, guztira 140 km-ko ibilbidea egin beharko baitute lasterkariek. Ibilbide honetan Donostiako Klasika lasterketaren aztarnak ikusi ahal izango dira. Donostian hasi eta Donostian amaitzen den etapa honetan lasterkariek Aia, Jaizkibel, Gurutze eta Murgileko gaina igo beharko dituzte helmugako marra gurutzatu aurretik.
????? 3???
?1???3???9???,8???? KM
? @donostia_kirola > @donostia_kirola
?? @dklasikoa
???? / ?? / ??
?? @gregariosdelujo #ItzuliaWomen pic.twitter.com/pfeGWSykLX
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) April 26, 2022
Emakumezkoen txirrindularitzak inoiz baino presentzia nabarmenagoa izango du gure lurretan. Hitzordu garrantzitsua bezain erakargarria izango da maiatzekoa. Ikustera joateko ezinbesteko bat.