Athletic – Reala. Egin dezagun apustu!

rsEspainiako bi derbi klasikoren ostean (asetzeko adina izango dugu oraindik ere), gaur euskal derbi klasikoaz gozatzeko aukera izango. Athletic eta Reala nor baino nor arituko dira gaur gauean San Mamesen eta, eguraldia lagun, Bilboko kaleak dagoeneko prest daude talde txuri-urdin eta txuri-gorrien jarraitzaileak hartzeko. Baina, zein kolorez jantziko da San Mames gaur gauerdi aldera? Nortzuen garaipen ohiuak izango dira gaueko protagonistak? Egin dezagun apustu! Nik Realaren alde egingo dut, baietz 1-2 irabazi!

 

3 pentsamendu “Athletic – Reala. Egin dezagun apustu!”-ri buruz