Zuzeu Gaztea Sariko 150 euroak jokoan

Zuzeu Gaztea Sariko 150 euroak jokoan –

ZUZEU orainkari horizontalak, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin, Zuzeu Gaztea Saria sortu zuen, 2016arekin batera, eta lehiaketari eutsi dio aurten ere.

Zuzeu Gaztea Sariko 150 euroak jokoanAsmoa, gazteak euskaraz idaztera xaxatzea. Akuilua, 150 euro hilero-hilero, 30 urte azpiko idazlearen sarrera bikainena saritzeko.

Ikasturtean zehar martxa onean izan da saria eta sarrera dezente jaso ditugu, baina behin opor eta festa giroan murgilduta, lozorroan gelditu da parte hartzea, aurrera doan uztail honetan.

Baldintzetan aurreikusten da saria ez ematea ere, behar beste sarrera edo maila txukunekoak ez badira.

Gogoratu, gazte, 150 euro ditugu zeure ekarpen freskagarria saritzeko!

.
Azkue Fundazioa, gazteak, kazetaritza, lehiaketa, Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude