Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

Dagoeneko martxan dugu otsaileko Zuzeuko Gaztea saria, behin urtarrilekoa Katalin Antxiari emanda, “Kirol arroparekin bueltaka…” artikuluagatik.

Gogoratu gazte, hogeita hamar urte azpikoa bazara eta idaztea atsegin baduzu, 150 euro ditugula hilabetero zeuretzako. Anima zaitez parte hartzera!

.

ARGIBIDEAK

Lehiaketa honen xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez.

.

Baldintzak:

  • Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzakoArtikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
  • Artikulu edo sarrera bakoitza hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da, betiere 30 urtez azpikoetan. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
  • Egileak erregistratzean emandandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
  • Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke,  baina sinatzaile bakarrari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Lan guztiek Zuzeuren erabilera baldintzak bete beharko dituzte.
  • Argitaratutako artikuluak , ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
  • Nahi haina artikulu argitara daiteke.

.

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

.

Eta gainera:

  • Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzakoSaria nori dagokion ZUZEUko erredakziokoek erabakiko dute eta hilabete bakoitzaren lehenean jakinaraziko da nor izan den aurreko hilabeteko irabazlea.
  • Saria bat eta bakarra izango da hilabetero, baina epaimahaiak ez ematea ere erabaki lezake, baldin eta argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez dutela eskaini irizten badiote. Hala balitz, hilabete horretako diru-saria, hurrengo hilekoari gehituko litzaioke. Eta hala.
  • Argitaratutako artikuluren batek behar besteko kalitaterik ez baleuka, ZUZEUko erredakziokoek kendu ahal izango dute argitaratutako lekutik.
  • Epaimahaiaren erabakia eta araudi hau onartu egin beharko dira parte hartu ahal izateko.

.

Urtarrilaren 1ean hasita, ZUZEU orainkariak Azkue Fundazioaren laguntzaz 150 euroko saria emango dio hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari.

(Informazio gehiago edo beste zerbait nahi baduzu, idatzi lasai, eta ez ahaztu, hogeita hamarretik gorakoa bazara ere, gustu handiz irakurriko ditugula ZUZEUn zuk zeuk egindako sarrerak).

zuzeu.eus-logo2    Azkue logo

Zuzeu Gaztea sariak otsailean beste 150 euro ditu zeuretzako

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.