Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro ditu zeuretzako

Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro ditu zeuretzako –

2016ko urtarrila geroztik, ZUZEUk, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, hilabetero-hilabetero 150 euro ditu 30 urtez azpiko idazleen sarrerarik onenarentzat, #zuzeuGAZTEAsaria lehiaketaren bitartez banatzen dituenak.  “Lehiaketaren xedea euskaraz idatzi nahi duen gazteak kitzikatzea da”, saria iragartzearekin batera azaldu genuenez.

Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro ditu zeuretzakoGeroztik, ehundik gora gaztek parte hartu izan du lehiaketan, hilabete batzuk beste batzuk baino oparoagoak izan badira ere, jasotako sarrera kopuruari dagokionez. Uda partea, esaterako, apal samarra izaten da parte-hartzean, zeresanik ez azterketa garai bueltan bada.

2018ko ekain honetan, esaterako, hiru sinaduraren sarrera bana baino ez dugu jaso, hilabetea bukatzeko falta diren egunetan gehiago jasotzeko esperantza badugu ere. Ea ba gazte, esatekorik baduzu, oraintxe duzu aukera!

Sarrerak izen abizenez sinatu beharko dira, egilearen argazki eta guzti (hemen arautegia).

Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro ditu zeuretzako

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.