Zuzeu Gaztea Saria berritua, 500 euro urtaro bakoitzean!

Zuzeu Gaztea Saria berritua, 500 euro urtaro bakoitzean! –

2016an, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, Zuzeu Gaztea Saria jarri genuen martxan “gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz”, eta geroztik 150 euro eman dizkiogu hilabetero 30 urtez azpiko sinatzailearen sarrerarik onenari.  Orain, hiru urteren ondotik, lehiaketak formatu berri bat hartuko du, eta hiru-hilabetero banatuko da orain saria… 500 eurokoa!

Orain arteko Zuzeu Gaztea Sariak 68 gazteren 86 sarrera argitaratu zituen 2016an, beste horrenbeste gazteren 164 sarrera 2017an eta 62 sinaduraren 129 sarrera iaz. Guztira, hiru urte hauetan, 139 gaztek hartu du parte 379 sarrera argitaratu dituen lehiaketan. Horietatik 62k sarrera bakarra plazaratu du, baina egon da hamar sarreratik gora argitaratu dituenik ere. Parte hartzaileen zein sarituen artean, nagusi izan dira emakumeak.

Hemendik aurrera, hiru-hilabetero banatuko da saria, urtaro bakoitzean behin:

  • Neguko Saria (urtarriletik martxora bitarteko sarreren artean jokatuko da).
  • Udaberriko Saria (apiriletik ekainera bitarteko sarreren artean jokatuko da).
  • Udako Saria (uztailetik irailera bitarteko sarreren artean jokatuko da).
  • Udazkeneko Saria (urritik abendura bitarteko sarreren artean jokatuko da).

Hiru-hilabetean behin emango da Zuzeu GAZTEA Saria: 500 euroko diru-poltsa izango du!

Artikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak, eta 30 urtez azpiko gazteek izen abizenez sinatu beharko dira (argazki eta guzti). Orain arte, epai-mahaiak kontutan hartuko dituenen artean, “artikuluaren edukia eta formaren bikaintasunaz aparte, testu soilaz gain sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan” hartuko dela esaten bagenuen, hemendik aurrera are gehiago erreparatuko dugu argazki, marrazki, bideo eta audio, grafiko eta beste erabiltzen dituen sarreretan. Garrantzitsua izango da, noski, “idatzitakoa Zuzeuko erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea izatea” ere.

.

IRAKURRI ARAUTEGI OSOA (irudia klikatuz):

Zuzeu Gaztea Saria berritua, 500 euro urtaro bakoitzean!

Zuzeu Gaztea Saria berritua, 500 euro urtaro bakoitzean! Zuzeu Gaztea Saria berritua, 500 euro urtaro bakoitzean!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.