Zergatik naiz nire hiriko taldearen bazkide baina ez zale

Zergatik naiz nire hiriko taldearen bazkide baina ez zale-

Munduan zehar kirol eta talde guztientzako mota askotako zaleak daude. Badaude txikitatik haien herriko futbol taldea gustuko dutenak edo jokalari bakar baten zaleak direnak eta miresten duten jokalari honek jokatzen duen taldea irabazten ikusi nahi dutenak. Baina gehienetan, gertatzen dena zera da:, pertsonek haien taldea lehiaketak irabazten ikusi nahi dutela eta ez zaie axola  zein nolako jokalariak jokatzen duten ezta nongoak diren ere.

Guztiz normala da kirol talde baten zale izatean, honek irabaztea nahi izatea, baina azken urteetan kirola eta batez ere futbola asko aldatu egin da, duela urte asko zegoen aukera berdintasuna  gaur egun diru konpetizio/norgehiagoka bat bihurtu egin da. Bertako jokalariekin jokatzen eta nekez partiduren bat  irabazten duen  talde bat, diru kantitate izugarri bat duen edozein pertsona batek erosi eta denok pozik. Bat-batean hiriko taldeak milioika euro irabazten ari  diren mundu osoko jokalariekin jokatzen hasi eta liga irabazteko prest dago, guztiok herriko taldea maite dugun bitartean (adibidez, jeke arabiar edo txinatar hiper aberatsek taldeak erosten dituztenean).

Ez dut esan nahi futbolaren munduan dirua beharrezkoa izan behar ez denik, baina ondo legoke pertsona batzuek autokritika bat egitea eta haien taldea animatzera joatean, nori animatzen ari diren ondo jakitea. Taldearen izenaren aurrean kirol apustu baten enpresaren izena (Retabet, Kirolbet, bwin…) egotea eta honek Amerikako izugarrizko jokalari bat etortzeko aukera ematea ez du zergatik txarto egon behar. Ondo ulertzen ez dudana jokalari hurrengoa da: hauek diru kantitate handiak irabazteko etortzen direnean, heldu bezain pronto bertako hizkuntzan hitz pare bat esatea eta guztiok jokalari horren ametsa talde horretan jokatzea dela pentsatzea. Adibidez: “talde honetan jokatzea nire ametsa da” diote eta hurrengo denboraldian beste talde batean hitz horiek errepikatzen dituzte.

Pertsonalki txikitatik sakibaloi zale sutsu bat izan naiz, eta nire hiriko taldearen bazkide azken urteetan, baina talde honen zale, izatez, ez naiz. Asko gustatzen zait taldearen partiduak ikustea eta bertan jokatzen duten jokalariak, baina ez dut uste talde hori hiriaren isla denik.

Badaude talde baten jarraitzaile izateko taldearen historia eta ideologiarekin bat egin behar dela esaten dutenak (adibidez; Real Madrid eskumako ideologiarekin lotzen da, eta Rayo Vallecano ezkerrarekin. Erreala edo Athletic abertzaletasunarekin). Kontran, babesleak eta jokalariak berdin ematen dienak ere badaude. Dena den, herriko talde bat herriaren ordezkaritzan behar dela pentsatzen dut, eta hori ez dena negozio bat dela, guztiz bidezkoa den negozio bat, hori bai.

 

Zergatik naiz nire hiriko taldearen bazkide baina ez zale