Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan?

Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan? –

Euskaldunontzat oso kezkagarria da Espainian eskuin muturra handitzea, haien jomugan EHko erakundeak eta euskaldunak daude eta. Edonola ere, aurreikuspen ezkorrenak bete dira. Izan ere, duela urte batzuk Europa osoan olatua sortu da eta azkenean, Espainiara heldu da.

Eskolan, pixka bat hitz egin genuen honetaz. Ideia batzuk atera ziren, baina gehienok ez genekien zergatia azaltzen. Horregatik, gogoeta egin genuen eta interneten bilatu. Dirudienez, VOX bozkatzeko arrazoiak immigrazioa, Kataluniako afera eta Feminismoaren aurkakotasuna dira.Baina Europan, mota honetako alderdien gorakadak harreman zuzen-zuzena du errefuxiatu eta immigrazio krisiarekin (batez ere 2015ean, milioi bat pertsona sartu zirenean Europan).

Azken urteotan eskuin muturra hurrengo herrialdeetan agertu da (parentesian azken hauteskunde nazionalen botoen %a):

  • Polonia: Legea eta Justizia: %37
  • Italia. Lega Nord: %17
  • Alemania. AfD: %12
  • Austria. FPO %26
  • Suedia. SD: %17
  • Hungaria. Orban presidentea. Alderdia: Fidesz, %49
  • Danimarka Danish People’s Party edo Dansk Folkeparti: %17
  • Grezia. Urrezko Egunsentia: %8
  • Finlandia. Finns Party: %17
  • Norvegia. %15
  • eta abar.

Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan?Gobernura heldu dira hurrengoetan: Italia, Austria, Ukrainia, Polonia… besteak beste. Ondorioz, neurri batzuk hartu dituzte. Aipagarrienak mugak ixtea edo etorkinen sarrera zailtzea. Adibide argiena, Italiakoa.

Immigrazioaren aurkako diskurtsoaren beste adibide argi bat Estatu Batuetakoa. Donald Trump-en ezaugarri nagusienetakoa hori da. Horrez gain, Japonia eta Australia adibidez, immigrazio masiboaren aurkako politika egiten dute.

Argi dagoena, zera da, Europan ez daukate Kataluniarekin konparatu daitekeen arazorik. Hau da, nazionalismo zentral bat, barneko nazionalismo baten aurka. Arazoak daude herrialde askotan, noski, baina ez da egon independentzia aldarrikapenik. Baina horrelako arazorik kontuan hartu gabe, herrialde horietan, eskuin mutur edo nazionalista kutsuko alderdiak handitu dira.

Alderdi horiek heldu arte, ez zegoen ondo ikusita etorkin kopuru handia Europara etortzea zalantzan jartzea. Baina ordutik aurrera, eztabaida hori ez dago bakarrik kalean, politikan ere. Euskal Herrian, momentuz politikari eta komunikabideak ez dute immigrazioaz ezer txarrik esaten. Oro har, onuragarria dela esaten dute. Salbuespenak daude hala ere: Gasteizko alkate ohia (Maroto) edo Sestaoko alkatea (ez zuen orokorrean ezer txarrik esan, baina grabazio pribatu batean harrapatu zuten).

IRUDIAK:
Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan?Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan?
Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan?

9 pentsamendu “Zergatik lortu ditu VOXek hainbeste boto Andaluzian? Zergatik handitu da hainbeste eskuin muturra Europan?”-ri buruz

  • Bazen garaia! Hau da Europa askatzeko gure aukera, hasi besterik ez da egin.

  • Zergatik lortu duten hainbeste boto? Ba jendea sozialdemokratak eta sozioliberalismoak sortutako anabasarekin nazkatuta dagoelako.

    Bestalde, Hungariaren ordez Ukraina idatzi duzu eta Norvegia v-rekin idazten da.

  • euskaldun bat 2018-12-20 22:40

    Gizarte batean ezin dena egin da dena eraitsi, zimentu guztiak deuseztu, aniztasun kulturalaren izenean kulturarik gabeko gizartea sortu, dena likido bihurtu eta ezereza zimentu bihurtu. Guzti hau globalizazioari primeran datorkio baina jendea ezin da egoera likido batean bizitzen egon. Gizarte batek kultura bat eskatzen du, zimentu jakinak eta finkoak, proiektu komun bat, bizitzeko ilusioa sortzen duen proiektu bat. Ezkerra urte luzez egoera likido hori auspotzen ibili da eta orain komeriak. Politikariak berriz hor daude orain arteko politikoki zuzena izan den horretan instalatuta baina aldatuko zaie diskurtsoa, ez dira txarrak biziraupen-estrategi kontuetan. Ezin dena da, Trump tontoa dela esanez dena tapatu. Trumpi AEBeko jendeak bozkatu dio. Orain Trumpek egiten dituen gauza asko lehen Obamak egiten zituenarekin alderatzen ditut eta Obama ere tonto askoa zela konturatzen naiz orain, baina sistemako tontoa zenez, politikoki zuzena zen eta jende guztiak ontzat zuen. Ezin dena da, zure herriaz aprobetsatu den enpresa batek bihar aio esan eta jendea leloa bezala gelditzea. Trump tontoa da, baina tontoek ere badituzte bertuteak eta enpresekin ondo ari da jokatzen. Globalizazioaren izenean dena onargarria ez delako eta norbaitek katxondeo honekin amaitu beharra duelako. Eta inmigrazioarekin berdin. Ezin dena da, etorkinak onartu eta eskolako jangelako arauak aldatu behar izatea etorkin musulmanak daudelako. Ezin dena da, ez dakit nola hildako animalien haragia soilik jaten dutenez, era horretako hiltegiak ( klandestinoak barne) martxan jarri. Hemengo kulturan animaliak gure erara hiltzen direlako eta gustatzen ez bazaizu ospa hemendik. Eta hor ez dago arrazismorik eta xenofobiarik. Hor, oinarriak dituen kultura bat dago eta ez ezerezan oinarritutako kultura likido bat.

  • Globalizazioa denok aberastuko gintuen prozesu bat bezala saldu zigutelako, baina egiazki herriak deuseztatu eta oligarkia mundialistaren diktaduran besterik ez delako geratu; norbanakoari eusten zion ehun sozial guztia deuseztatuz (nortasun kulturala, familia) merkatu librearen izenean.
    Oligarkia diruzale horiek hemen ere badituzte beren kolaboratzaileak, botere kuotatxo ziztrin batengatik beren ama ere saltzeko prest daudenak. Geure eginbeharra da, EH desagertzea nahi ez badugu, zorakeria horri aurre egitea. Herriak bizi behar du!

  • Immigrazioa, zenbat eta masiboago, orduan eta eskuin indar indartsuago.
    Uste dut ezkertzale guztiek erreflexio egiteko garaia dela.

    Berez, ezkertzale askok euren diskurtsoa aldatu dute, nahiz eta ozen ez esan. Psoek adibidez ez du beste Aquarius-ik onartuko eta Melillan afrikarrak Marokora bueltatu zituen. Bazekien jendearen iritzia zein den.

  • Zuzen zaude; areago, etortzen direnak dira zimendu sendoak dituzten horiek. Guk ez dugu holakorik, eta etortzen diren gehienek kanpotar bezala ikusten gaituzte. Egoera likidoan bizi gara, ezerezean, erreferenterik gabe, dena ahaztuta, eta etorritakoentzat konkistagaiak gara, eta oso konkistagai errazak.

  • “Globalizazioa denok aberastuko gintuen prozesu bat bezala saldu zigutelako, baina egiazki herriak deuseztatu eta oligarkia mundialistaren diktaduran besterik ez delako geratu; norbanakoari eusten zion ehun sozial guztia deuseztatuz (nortasun kulturala, familia) merkatu librearen izenean.”

    21. mendeko erronka handiena hau izango da. Oligarkia kapitalistaren eskutik datorren ehun sozial eta kulturalen suntsiketa gelditzea. Nazio diluituak=estatu ahulak=kapitalaren garaipena. Arma nuklearrez geroztik estatuen arteko gatazka irekia potentzialki gero eta katastrofikoagoa bihurtu da, armadak, eta beraz estatuak, inefektibo bihurtuz. Tentsio militarrik egon ezean, armadek ez dute ezertarako balio. 2. mundu gerraz geroztik Pax Americana hontaz baliatu nahi dira mundu osoko oligarkak gizateria osoaren gainetik jartzeko, baita estatu eta armaden gainetik ere, jendea erosiz herri guztietako funtzionarioen artean, hauteskundeak manipulatuz mediarekin, hautagaiak erosiz.

    Estatuen gainetik ezartzeko beste motibazio bat robotika da. Gero eta gutxiago behar dituzte langileak. Laister, langileak ez dira izango esplotatu beharreko zerbait, botere norgehiagokan oztopo bat baizik. Gizateriaren gehiengoa botereguneetatik guztiz alboratzeko unea iristean, erresistentziarik egon ez dadin, lehenik eta behin, gizartea indibidualizatu eta kontzientzia nazionalak suntsitu beharko dituzte.

    Merkatu eta immigrazio arauak beharrezko egin ditu EBak, eta orain Nazio Batuek ere Marrakexen sinatutakoarekin. Eta ez dute ihesbiderik utzi nahi, Brexit eta Grexit horren adibide dira, ezin kaiolatik ihes egin. Hau hemen eta orain gelditu behar dugu.

  • Alvaro Martinez 2019-01-02 01:16

    Eskerrik asko Hego zuzenketa egiteagatik. =)

  • Orain ezkerrak ez du hainbeste hitz egiten immigrazioaz. Ez dute gaiaz hitz egin nahi: ezkerreko askok immigrante gehiegi dagoela pentsatzen du.

    Feminismoarekin antzeko zerbait gertatzen da, baina ez hainbeste.

    VOX handitzen jarraitzea nahi ez badute, diskurtsoa aldatzen jarraitu beharko dute.