Zergaitik dute emakumeek ile motzago adinean aurrera egin ahala?

Zergaitik dute emakumeek ile motzago adinean aurrera egin ahala?

Erreparatu diozu inoiz emakumeek ilea motzago dutela adinean aurrera egin ahala?

Emakumea eraldaketaren sinboloa da, emakumea jaiotzen den momentutik zahartzaro arte aldaketaz beterik dago. Aldaketa horietako bat eta nabarmenena ilea da. Nesken ileak urteak aurrera doazen heinean forma, kolore, luzeera edo laburrera ezberdinak edukitzen ditu. Eraldatze hau adinaren, erosotasunaren, modaren edo kulturaren arabera izan daiteke. Ikerketa batzuek diotenaren arabera emakumeek ilearekin hiru etapa desberdin izan ditzake. Eraldaketa prozesuaren etapak hauek dirá:

  • 40 urtetik beherako emakumeen gehiengoak lepotik beherako ile luzea eramaten dute.
  • 40-55 urte bitarteko emakumeen joera aldiz, ilearen luzeera laburtzea izaten da, lepo aldean bukatzen den orrazkera hautatuz gehienetan.
  • 55 urtetik gorako emakumeek ostera, nahiago dute orrazkera laburra erabili, mutilek sarritan erabiltzen duten antzerakoa.

Ilearen aspektu ezberdinak adinaren eta erosotasunaren ondorio izaten da gehien bat. Horrek esan nahi diguna da txikitatik gaztarora gure beharren arabera egokitzen dugula. Adibidez txikitan gurasoek erabakitzen dute haurrek nola eduki ilea, beraientzat erosoen den forman mozten diete ilea normalean, baina gaztarora iristean ilea luzea eramaten dute, gaztetasun ikur bezala, baita, gustuko dugulako, apaintzeko eta zaintzeko denbora dugulako ere. Etapa hau igaro ondoren helduaroa dator, momentu honetan ez daukagu hainbat denbora ilea zaintzeko, beste zeregin garrantzitsuagoak daudelako, hau da, ikasketak, lana, etxea, haurrak… Zeregin hauen ondorioz emakumea batzuek ilea moztea erabakitzen dute, errazagoa delako apaintzeko eta ez duelako behar hainbeste denbora.

Azkenik zahartzaroko etapan sartzen gara, momentu honetan pertsonek ilea mozten dute labur, mutilen antzera, honen arrazoiak hauek izan litezkeelarik: nahi faltagatik, apaintzeko errazago delako edo baita osasun arazoen ondorioz ere. Etapa hauek aldea batera utzita kultura ere puntu garrantzitsu bat da, kultura batzuetan ile luzea eramateak ugalkortasuna, intelektuala, sentsualitatea… adierazten du.

Bukatzeko moda kontuari buruz hitz egingo dugu. Arropa bezala ilea ere modaren arabera doa batzuetan eta batzuk ausartu egiten dira modan dauden orrazkerak egitera. Pertsona batzuek aldaketa horiek egitea gustuko dute.

Nire iritziz pertsona bakoitzak bere ilea bizitzan daukan egoeraren arabera eta bere izaeraren arabera moldatzen du. Artikulu honetan azaldu dudan bezala kulturak batzuetan eragina dauka nola eraman ilea eta baita modak ere. Horrez gain nire ustez bakoitzak erabaki behar du nola eraman ilea, pertsona bera gustura sentitu behar da bere orrazkerarekin.

Badira kontrakultura-itxura azalerazten dutenak. Janzkera eta orrazkeran nabarmentzen dute hau. Hau da, badira neska gazteak ilea motz-motza eramatea gustuko dutenak. joera nagusiari kontraste eginez. Errebeldia erakusteko modua da; beste batzuetan, bere feminitatea beste modu batera aditzera eman nahi dutelarik edo gizonena gustukoago dutela nolabait jakinaraziz.

Bestalde, emakume edadetu batzuek ile adaska luzeak harro-harro daramatzate. Kasu hauek emakume ospetsu edo aberatsetan ohikoak dira. Izan ere, bere gaztetasunari eutsi nahi diote nola edo hala eta ilearen luzerak eurentzat esanguratsua da. Azkenik, tindatzeari buruz zerbait gaineratu genezake. Izan ere, emakumeen artean ohikoagoa da gizonenean baino. Joera ohikoa izaten da ilehoriz tindatzea. Baita gorri, more, kaoba, urdin eta berde, hala nola, beste ezohikoagoak. Normalean ilehoria “pijokeriarekin” jartzen dugu harremana. Gorria edo morea, aldiz, normalean ideologia aurrerakoi edo ezkertiarrarekin bat egiten dutenek daramate.

Aniztasun hau kalean bertan egunero dugu ikusgai. Erreparatu al diozu inoiz?

Zergaitik dute emakumeek ile motzago adinean aurrera egin ahala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude