Zein da kirol praktikagarriena?

Zein da kirol praktikagarriena?

Batzuei kirol “arraro” edo “exotikoak” egitea gustatzen zaie. Nork ez du ezagutzen surf, eski, golf edo auto lasterketaren zale dena?

Egia esan, telebistan jarraitzea erraza da, baina praktikatzea beste kontua da. Honelako kirolak bereziki zailak dira lantzeko. Esan genezake, nolabait, elitistak direla, diru dezente behar delako; bai kirol hori burutzeko lekura joateko, materiala edo tresnak eskuratzeko, bai klubetan bazkide izateko. Honez gain ingurugiro aldetik ez dira eraginkorrak, “karbono-aztarna” uzten dute eta. Alegia, Gasteizen bizi bagara eta surf praktikatzeko joan-etorriak egin behar baditugu, ziurrenik erregai fosilak erabiliko ditugu garraioan. Zarautzen badugu bizilekua, ordea, kontua bestelakoa da. Baina, oro har, jende ugarik ez du egoera eta ondorio hauek aintzakotzat hartzen eta kilometro asko egiten dituzte esate baterako, surfa edo ski-a praktikatzeko. Horrez gain, beste kirol batzuek metro karratu asko eskatzen dute gutxi batzuek aprobetxatu dezaten. Kirolari dentsitatea metro karratuko oso txikia da. Horren adibidea argia da golf-a.

Beste aldean, kirol praktikoak daude, hots, ez dutenak material edo teknika gehiegi behar praktikatzeko. Adibidez, futbola zure lagunen artean jolastu nahi baduzu, behar beharrezkoa baloia da bakarrik. Niri, burura datorkit txikia nintzenean nire lagunak eta ni lau farola porteria moduan erabiltzen genituela. Maila bat igotzen badugu, areto futbola dugu, ez da futbol hamaika bezain zaila ezta kalean jolastea bezain librea. Hala ere, futbol mota hau praktikatzeko zelaia nonahi aurkitzen ditugu  eta (gehienak ez dira areto itxiak eta ez dute parket-ik, baizik eta hormigoizko zorua eta aire librean). Edonola ere, futbol 11ak zailtasun handia dauka, zeren eta normalean, futbolariek teknika, indarra edo erresistentzia handia dute eta hori ez da lortzen egun batetik bestera.

Beste alde batetik, kirol praktikoen artean frontoi kirolak ditugu. Oso oinarrizko kirola, frontoiaren pareta baten aurka pilota raketa/esku/pala/saski batekin botatzean datza. Lagunen artean jolastean, hortaz, ez da behar teknika handirik. Aurkariek antzeko maila badute oso dibertigarria izan daiteke. Pilotakada luze, Dejada eta pareta bikoitzarekin jolastuz batak besteari korrika eginarazten dio eta pikeak sortzen dira. Korrika dezente egiten da eta izerditan blai buka dezakezu konturatu gabe. Euskal Herrian, erraza da praktikatzeko, edozein herri edo auzotan topa dezakegulako frontoiren bat.

Boleibolari dagokionez, oinarrizko elementuak sarea eta baloia dira, eta hondartzan edo edozein parketan jolastu daiteke. Teknikari dagokionez aurrekoak baino zailagoa da, funtsezkoa delako baloia sarearen gainetik nola pasatzen jakitea. Baina talde profesional batera apuntatzeko gogoa baduzu hobe da ezaugarri hauek izatea; altuera -sarearen goikaldea 2 metrotik gora dago-, erreflexuak –baloia edozein lekutara joan daiteke-, indarra -baloiak sarea gaindi dezan-; eta teknika -baloiari efektua emateko-.

Beste kirol praktikagarriak hurrengoak izan litezke (gehienetik gutxienera):

Atletismoa: lasterketak, jaurtiketa, gimnasia…

Baloi/Pilota jokoak: saskibaloi, rugby, eskubaloi, mahai-tenisa…

Borroka: boxeo, Arte Martzialak…

Ur kirolak: surf, arraunketa, rafting, urpekaritza, bela…

 

Praktikatzeko kirol zailenak eta ingurugiro ikuspegitik kaltegarrienak (gehienetik gutxienera):

Motor txapelketak: autoak, kamioiak, motoak… Kutsatzeaz gain, zabalera handia eta errepide bereziak egitea eska dezake. Gainera, zaratatsuak dira. Naturan disrupzio itzela sortzen dute..

Golf: lur eremu zabala behar da gutxi batzuek erabiltzeko. Belarra oso motz egon behar da.

Ehiza: animaliak akabatzean datza. Batzuetan gehiegizko harraparien populazio kontrolatzeko justifikatua egon daiteke, baina ez da ohikoena.

Ski/Elurretako kirolak Euskal Herrian: zure inguruan elurra modu naturalean badago, kirol oso eraginkorra da. Baina Euskal Herrian bizi bazara, ski estazio batera joatea ez da ingurugiro aldetik zentzudunena.

Animaliekin egindakoak: zaldi lasterketa. Animaliak zaintzean datzan arren, soil-soilik animalia horretarako edukitzea, agian, ez da zentzudunena.

 

Amai dezadan esaten, kirola mota aukeratzeko abagunea baduzu, hausnarketa egin dezazun. Zuri komeni zaizuna bakarrik pentsatzeaz gain, ingurugiroan ere pentsa ezazu!

 

Zein da kirol praktikagarriena?