Zabor uharteak, oporretarako moda helmuga

Zabor uharteak, oporretarako moda helmuga – 

Gaur egun guztion ahotan dagoen eta hedabide gehienetan presentzia handia izan duen gaia, bizi dugun sozietate kontsumistaren eragin kaltegarriak da dudarik gabe. Adituek itzulerarik gabeko puntua pasatu egin dugula behin eta berriro errepikatzen dute, baina egoerak konponketa azkarrik ez duela dirudi. Zein izango da egoera honi buelta emateko bide onena?

Eitb albisteak atarian, elikagai xahuketaren aurka indarrean jarriko den legearen xehetasunak irakurri ditut. Antza denez, hemendik aurrera jatetxe eta bestelako ostalaritza zerbitzuak derrigortuta egongo dira soberan dagoen janaria eramateko ontziak ematera. Ontzi horiek birziklagarriak izan beharko dira, gainera. Helburua gizartean kontzientziazioa zabaltzea ere bada, hala nola, soberakinak eramateko beldurrak xaxatzeko.

Halaber, supermerkatuak iraungitzear dauden produktuetan beherapena egitera eta jakinaraztera derrigortuak izango dira. Saldu ezin diren produktuekin azpi-produktuak egin beharko dira. Orain arte, neurriak nola edo hala egiten dira, baina orain lege bihurtuko dira. Europar Batasunak ezarritako zuzentarauak sustatutako neurriak dira. 

Ildo beretik, hurrengo urteotan, mugikorren kargagailu unibertsala ezarriko omen da eta gailuen zaharkitze programatuaren aurkako bestelako neurriak indarrean jarriko dira.

Ni dagoeneko kontzientzia dut gai honen inguruan. Albisteak poztu egin nau. Hori dela eta, artikulua idaztea erabaki dut honen inguruan gogoeta eginarazteko.

Lege aldaketa gauzak azkar aldatzeko bide onena denez, ospatu beharrekoa da. Europar Batasuna Lur planetan eragin oso txarra duen elikagai xahuketaren kontra eta kontsumismoa areagotzen dituzten fenomeno batzuen kontra ezarriko ditu lege aldaketak. 

Enpresa handiak dira ondorio txar gehien eragiten dituztenak, eta gehienetan etekinen atzean dabiltzanez ez dituzte ondorioak aztertzen.  Ingurumena legeen bidez babestea ez da gai berria, jadanik existitzen dira isun handiak ordaintzen dituzten enpresak ingurumena kutsatzeagatik. Hala ere, Europar Batasuna abiarazitakoa ospatzekoa da zalantza gabe, pausu garrantzitsua baita norabide zuzenean. 

Orain indarrean ezarriko diren legeak elikagaien xahuketa, soberako salmenta eta zaharkitze programatuaren kontra egingo dute hain zuzen ere. Baina 3 gai hauek dituzten eragin kaltegarriak jakinda ere, zergatik bultzatu egiten ditugu? Gu geu gara kontsumismo honen motorra eta arazoa. Adibidez, jatetxe batean gaudenean lagunekin, soberan dugun janaria ez dugu etxera eraman nahi dugula  onartzen lotsagatik. Edo ondo funtzionatzen duen mugikorra izanda, mugikor mota berrienaren ordez aldatu nahi dugu modekin batera joateko. Ildo berean, enpresek pertsonak  dugun joera honetaz aprobetxatzen dira, produktu berriak ateratzen, egun berezietarako beherapenak egiten, etab. 

Honek duen duen eragina oso kaltegarria da ingurumenarentzat batez ere, eta zer esanik ez gugan. NBE-k emandako datuek deritzotenez airera igotzen diren gas kaltegarrietatik %10 xahutu egiten diren elikagaietatik etortzen dira. Itsasoetan, bota egin ditugun plastikoekin sortutako uharte artifizialak daude eta itsaso eta atmosferako egoerak urtero okerrera doaz. Erreakzionatzen ez badugu, helmuga turistiko berri honetaz gozatzea besterik ez zaigu geratuko. 

Zabor uharteak, oporretarako moda helmuga

Zabor uharteak, oporretarako moda helmuga

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude