WWW asmatzailea, internet aldatu nahian

WWW asmatzailea, internet aldatu nahian – 

www (World Wide Web)-en  asmatzaileak, hau da, Tim Berners-Lee-ek, ziberespazioa berregin nahi du, erabiltzaileak kontrolatutako datu pertsonalak gordetzen dituzten zorro edo “pod” batzuen bidez.

Sir Tim Berners-Lee, ordenagailuko zientzialari britainiarra, “zaldun” (Knight edo Sir) izendatu zuten Interneten nabigatzeko World Wide Web sistema asmatzeagatik, eta berriro ziberespazioa birsortu nahi du.

“Inrupt” izeneko startup berri baten bidez, Berners-Lee-k, plataforma erraldoi eta itxien garaian, web batzuei kalte egin dioten zenbait arazo konpontzea du helburu.

“Solid” izeneko kode irekiko software-proiektu batek garatutako ideietan oinarrituta, Inruptek web bat sortu nahi du, non jendeak saio-hasiera bakarra erabil dezakeen edozein zerbitzu eta datu pertsonaletarako. Bere datuok, erabiltzaileak kontrolatutako biltegietan egongo lirateke. Zorro edo “Pod” horiek askeak izango lirateke jendearentzat, eta Berners-Leek datu pertsonalen zerbitzu merkeagoak edo doakoagoak sortzea espero du.

“Jendea nazkatuta dago kontrolik ezarekin, siloekin”, esan zuen Berners-Lee-k, Inrupten teknologia-sortzaile eta zuzendariak, Reuters Next konferentzian egin zuen elkarrizketa batean.

John Bruce, teknologia-exekutibo beteranoak, Inrupteko CEO denak, esan zuen konpainiak Britainia Handiko Osasun Zerbitzu Nazionala, BBC eta Belgikako Flandesko gobernuek sinatu dutela bezero pilotu gisa, eta apirilean beste asko iragarri nahi zituela. Inrupt-en inbertitzaileen artean daude Hearst Ventures, Octopus Ventures eta Akamai, Interneten edukia banatzen duten enpresak. Brucek ez zuen esan zenbat diru bildu duten egitasmo honetarako, baina ziur aski zenbaki askotako kopurua izango da.

Aldatuko al da gaur egun interneti buruz dugun kontzeptua? Gaur egun internet kontrolatzen duten enpresen boterea aldatuko ote da? Auskalo, batek daki, nork daki!

NOLA SORTU ZUEN INTERNET TIM BERNERS-LEEK?

Arg. Kristina D.C. Hoeppner/CC-BY-SA
  • World Wide Web 1955eko ekainaren 8an jaio zen Sir Tim Berners-Lee zientzialari informatiko britainiarrak sortu zuen.
  • Oxfordeko Queen’s Collegen fisika-ikasketak egin ondoren, 1976an graduatu zen, eta telekomunikazioetako eta mikroprozesadore-softwareko ingeniari gisa hasi zen.
  • 1980an, CERNen kontratista independente gisa lan egiten zuen bitartean, Berners-Lee-k hipertestuaren erabileran oinarritutako sistema global baten kontzeptua deskribatu zuen, ikertzaileen artean informazioa partekatzeko.
  • Enquire izeneko sistema prototipoa eraiki zuen, eta World Wide Web-erako oinarri kontzeptuala osatu zuen.
  • 1989an bere dokumentu historikoa argitaratu zuen, “Informazioaren kudeaketa: proposamen bat”, eta lehen WWW zerbitzaria eta ‘World WideWeb.app’ web nabigatzailea eraiki zituen.
  • 1994an World Wide Web Consortium sortu zuen, Interneterako estandarren nazioarteko erakunde nagusia.

WWW asmatzailea, internet aldatu nahian