VOX alderdi ultra eskuindarraren gorakada arriskutsua

VOX alderdi ultra eskuindarraren gorakada arriskutsua –

VOX ALDERDI ULTRA ESKUINDARRAREN GORAKADA ARRISKUTSUA

VOX alderdi ultra eskuindarraren gorakada arriskutsua
Vox, Santiago Abascal buru duen alderdi politikoa, gora egiten ari da CIS-en ustez. Litekeena da hurrengo hauteskundeetan Espainiako parlamentuan aulki bat lortzea. Pasa den urriaren 7an Vistalegreko zezen plazan VOX-en 9.000 jarraitzaile bildu ziren. Nino Bravo-ren “Libre” eta “Nopuedo vivir sin ti” abestien doinuen harira, inoiz burututako topaketa jendetsuena gauzatzeko. Azken abesti honen idazleari, Coque Mallari, ez zitzaion batere gustatu haren abestia erabili izana, eta pasaden astelehenean Twitter bitartez erantzun zien, gogoratuz, abestiak harreman homosexualak babesten dituela.

Ukaezina da, Espainiako egoera politikoa aldatzen ari dela, eta horrek “eskuina” beldurtzen du. Baina izu hori ez dute azaleratu nahi. Pablo Casadok baieztatu du Abascalekin oso tratu ona duela. Bestalde, Ciudadanos-en antzera, babesten duten ideologia adierazteko, ultraeskuin hitza erabiltzeari uko egiten dio.

Vox partiduaren gorakadak inkestetan, kontserbadore espainiarren artean egonezina piztu du eta haien adierazpen publikoetan ultraeskuindartzat jo egiten den eta urriaren 7an 100.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu zuen erakundea aintzat hartzen dute.

COPE kateari eskainitako irrati elkarrizketa batean, Espainiako buru ohiak, Jose Maria Aznarrek, giro kontserbakorraren “bersortze” beharra adierazi zuen.

VOX, espainiar eskuindarraren alderdi berria, Europar legebiltzarrean sartu liteke.

Aznarrek, eremu hau “eremu bateratua” izateari utzi izanak, baita hiru alderditan “zatitua” egotea, Ciudadanos eta VOX-i erreferentzia eginez, “berri txar-tzat” jo zuen. Guztia kontuan izanik, gidaritza berria, (PP-ko gaur egungo buruaren, Pablo Casadoren agindupean) alderdiaren berreraikuntza aurrera eramateko “ aukera” bat izan litekeenaren ustea zuen.

Antena 3-i emandako adierazpenetan, PP-ko komunikazio idazkariordeak, Javier Marotok, zera baieztatu zuen: VOX bozkatzea Pedro Sanchez beste lau urtez La Moncloan izatea esan nahi du.

Marotok, Sanchez-en immigrazio eta asilo politika kritikatu zuen ere, eta hurrengoa gaineratu zuen: ezkerrak ongizaletasuna praktikatzen du eta agiriak guztiontzat banatu baino beste irizpiderik ez du. Gu politika honetatik ihes egiten dugu.

Oraindik ere, galdera anitz erantzunik gabe daude. Horrenbestez, aieruka ibiltzea da gure aukera bakarra.

Hortaz, Espainian, eskuin ideologikoan alderdi berria agertzea ona edo txarra da? Zatituago, indartsuago? Edo ahulago? Europako gainontzeko mugimendua, immigrazioaren aurka, EH-ra helduko da?

VOX alderdi ultra eskuindarraren gorakada arriskutsua

4 pentsamendu “VOX alderdi ultra eskuindarraren gorakada arriskutsua”-ri buruz

  • Eskuin muturra harrotuta dabil espainian. Hamarkadetan epel plantak egiten aritu eta eskuineko beste hainbat sektorerekin txapel beraren pean ibili ostean, zenbait sektorek nahiago izan dute koiuntura (PPren ustelkeriaren azaleratzea, Kataluniako prozesuak nazionalismo espainiarra hauspotzeko emandako aukera, Europa mailako eskuin muturraren igoera) baliatu eta bere gordinean azaltzea.

    Gauza guztiek bezala, honek baditu bere arriskuak, baina baita ABANTAILAK ere bai. Euskal Herritarrak zatitzea izan da Espainiaren estrategiaren ardatzetako bat azken 40 urteetan. Gure berezko identitatea ulertzeko eta garatzeko bide politiko ezberdinak planteatuz, gu zatitzeko helburua lortu dutela begi bistakoa da. Herri zatituak ez du kanpo etsairik behar, sekula ez da aske izateko gai.

    Zentralismo deitzen duten horren aldarrikapen sutsuak posible egiten du, hasi UPNtik eta Euskal erakunderik independentziazaleeraino, Euskal Esparru politiko ia osoak etsaia partekatzea eta, beraz, taktikoki bada ere, herri bezala borrokan elkarrekin aritzea. Horrek, herri kontzientzia indartzea lekarke eta hain beharrezkoa dugun elkarrenganako konfidantza indartzea.

    Gure esku dago arriskua aukera bihurtzea. Ez gaitzala arikeriak gida.

  • Pozten nau zenbaitzuek Espainiako politika goitik behera ezagutzen duzuela ikusteak. Niri aspergarria egiten zait, taberna zikin batean atzoko tortilla lehor bat jatea bezala egiten zait, txarra osasunarentzat, garestia, higuingarria… Baina norbaitek arerioa ondo ezagutu behar, zorionak.

    Porcierto… ba al zenekien Belén Esteban eta Rafa Nadal Ciudadanosen sartu direla? Uy uy uy… Eta Melendi ere!

    Kaka nahikoa irentsiko ez bagenu bezala herri honetan…

  • Immigrazio masiboa: euskara behera, eskuma gora.

    Progreek, globalistekin batera, eskuin muturra pizten ari dira mundu osoan: orban, trump, brexit, le pen, salvini… Laster VOXek ere Parlamentuan ordezkariak edukiko ditu. Eskerrik asko pro immigrazioak, eskerrik asko. Traidoreak.

  • Ezkerra=Globalismoa 2018-12-04 11:10

    Ai! Gainera datorkiguna, ai! Jakobino eta frankistek egindakoak txiki geldituko dira.

    https://www.youtube.com/watch?v=nqkcy1lhU6k