Unfollow mentalak

Unfollow mentalak –

Unfollow mentalakPertsona ezberdinek inguraturik bizi gara, gutako bakoitza ezberdina delarik. Badira ezagutzen ez dituzun pertsonak, besterik gabe, eurekin mundua partekatzen duzunak. Gero, badaude bistaz ezagutu, eta juergan bederen, agurtzen dituzun horiek; begirada iheskor batek lagundutako aupa lotsati batekin harremantzen zarenak. Badira gertuagoko pertsonak, gero; elkarrizketak mantentzen dituzunak. Eta azkenik badira hurbilekoenak; konfidantza transmititzen dizutenak, laguntzen dizutenak… etxekotzat dituzun horiek.

Zoritxarrez, ordea, badira begirada iheskor horiekin, juergako aupa horrekin, ezeroso sentiarazten zaituzten pertsonak; eurekin elkarrizketak mantentzera behartuta zaudenak, maiz topatzen dituzunak. Baina ezer aportatzen ez dizutenak. Ezeroso zugandik oso ezberdinak direlako, edo oso antzekoak, eta zure isla eurengan ikustean zeure barnean zer edo zer mugitzen delako. Auskalo!

Kontua da, askotan, geure burua ezeroso sentiarazten gaituzten pertsonekin egotera derrigortzen dugula; egoera deserosoagoa izatea nahi ez dugulako, lagun komunak ditugulako, aspalditik ezagutzen garelako… Baina bada, aldi berean, geure ekintzen kargu ez egiteko arrazoi bat, nolabait esatearren.

Teknologiaren munduan hain murgilduta gaudelarik, sare sozialak gure eguneroko ogi diren honetan, ohikoak dira oso unfollowak. Pertsona baten argazkiak gustatzen ez zaizkigulako, gure ideologia ezberdina duelako, gustatu ez zaigun zerbait esan duelako… Hain erraz, hain eroso, pantailaren atzean, botoi bat sakatuz.

Bada, nik erabakia hartu dut. Erabakia, unfollow mentalak egiten hastekoa; toxikoa den jendearekin, ezeroso sentiarazten nautenekin. Unfollowak, ez txarrera, ez haserretzeko; baizik eta nire burua errespetatu nahi dudalako. Azken batean, zertarako balio du hainbeste pertsonei jarraitzeak ezer aportatzen ez badizute?

Unfollow mentalak

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!

2 pentsamendu “Unfollow mentalak”-ri buruz

  • Omg omg omg you are so deep!

  • Bizitzako ondasunik baliotsuenetakoa denbora da, ondo pentsatu beharrekoa da norekin erabili, gero ezin baita errekuperatu