Umeen eta gazteen minbizia

Umeen eta gazteen minbizia –

Umeen eta gazteen minbiziaMinbizia munduan gaixotasun hedatueenetakoa da. Minbizi mota pilo dago, gorputzeko hainbat organori eragin liezaiokeena. Heriotza-arrazoi izan daiteke, nahiz eta ikerkuntzari esker, medikuek gero eta gehiagotan gainditzen duten gaitz hau.

Edozein adinetan eman daiteke. Baina ume edo gazteen artean are lazgarriagoa izan daiteke, hain ohikoa ez delako eta bizitza osoa aurretik dagoela gertatzen baita.

Hurrengo dokumental honetan, gai honen harrira, zenbait bizipen daude ikusgai. Bertan, hiru istorio ezberdin ezagutuko ditugu.

Lehenengoa Aritzen istorioa da Behin-betiko alta ematea falta zaion arren, zorionez, gaixotasunaren kontrako borroka irabazi du. Minbizia zuela jakin zuenean lasaitasuna sentitu zuen, zer zuen jakitean bere kontra borroka zezakeen eta. Minbiziari karramarro deitu zion, horregatik eta hiltzea lortu duenez, bizkar hezurrean karramarro bat labana batekin sastatuta tatuatuta dauka. Oso esanguratsu den beste tatuaje bat dauka, Aitor izenekoa. Aitor, ospitalean ezagutu zuen mutil bat zen, bere sostengurik handiena izan zena hain zuzen. Baina, zoritxarrez, nahiz eta gaixotasuna behin gainditu, berriro zabaldu zitzaion eta azkenik borroka galdu zuen.

Aritzen hitzetan, “Aspanovas”-eko eta ospitaleko langileekin oso harreman onak eta hurbilak izan zituen eta senide bat izango balitz bezala tratatu zuten beti. Hauxe funtsezkoa da, nire ustez, gaixotasuna eta bere ondorioak arintzeko.

Umeen eta gazteen minbiziaBigarren istorioa Itxasorena da, hamabost urte ditu eta benetako gainditze istorio bat da. Egun batean zorabiatuta zegoen, baina ez zion garrantzirik eman, nekatuta egongo zela pentsatu zuen, hala ere, hurrengo egunean, klasean bikoitza ikusten zuela konturatu zen. Partikularrak bukatu ondoren, ospitalera joan zen eta hantxe  minbizia detektatu zioten, meduloblastoma bat, zerebeloan.

Lehenengo kimioterapiarekin sepsis bat izan zuen eta hiltzeko zorian egon zen. Berarentzat gogorrena kimioterapia eta ilea galtzea izan da eta, batez ere, bere gurasoak triste ikustea. Hau dela eta, Itxasok bera pozik balego, gurasoak ere pozik leudekeela pentsatu zuen eta jarrera baikorra hartzea erabaki zuen.

Bere amak Itxasoren indarra nabarmentzen du dokumentalean, eta txapelduna eta andretxo bat dela esaten du, eta ni berarekin bat nator erabat.

Momentuz, Itxasok minbiziari borroka ia-ia irabazi dio, bakarrik azterketa medikoak egitea falta zaio eta etorkizunari begira pozik dago. Berak kamaren aurrean jarri nahi izan zuen bere istorioa kontatuz beste norbaiti lagun diezaiokeelako eta gomendio argi bat egiten digu: inoiz ez amore eman. Bai aholku lagungarria!

Umeen eta gazteen minbiziaAzken istorioa, eta niretzat hunkigarriena, Anerena da, batik bat, txikiena delako, txikiegia, nire ustez, gaixotasun hau jasateko.

Aneren andereñoak, Eiderrek, kontatzen du istorioaren parte handi bat. Mezu baten bitartez jakin zuen Aneren gaixotasunaz, eta dudarik gabe,  kolpe latza izan zen berarentzat. Minbizia detektatuz geroztik, Anetxok ikastolara joateari utzi behar izan zion, horrexegatik Eiderrek bere klasekoei azaldu zien gaixorik zegoela. Nahiz eta haientzat minbizia zer den ulertzea zaila izan, indarra bidali behar ziotela ulertu zuten.

Eiderrek ustekabe bat antolatu zuen Porrotx pailazoarekin, elkarrekin joan ziren bere etxera eta Ane aho zabalik utzi zuten. Bere irribarrea ikustea guztiz merezi du!

Umeen eta gazteen minbiziaPorrotxek, pasadizoren moduan, oso altua delako, batzuetan hasieran umeek beldurra izaten dutela dio. Eiderren hitzetan, Porrotx maitasunaren isla da, eta ikus dezagunez, horrela da, beti ume bat alaitzeko prest.

Anetxok minbiziaren kontra borrokatzen jarraitzen du, baina ziur nago laster gailenduko duela.

Azkenik, onkologo batek dioen bezala, gaur egungo aurrerakuntzei esker, gaixotasuna potentzialki hilgarria izanagatik ere, biziraupen-tasa %80 baino altuagoa da

Niri, etorkizunari begira, tasa hori %100 izatea gustatuko litzaidake, nire aburuz, umeek inor baino gehiago pozik bizitzea merezi dutelako, jolastuz, ikasiz, gozatuz eta, batez ere, bere haurtzaroan lasaitasunean biziz.

.

Hemen daukazue ETB-k egin zuen erreportajea.
Umeen eta gazteen minbizia Umeen eta gazteen minbizia