Ukrainera, Ukrainiako hizkuntza

Ukrainera, Ukrainiako hezkuntza – 

Gaur egun, Ukraina eta Errusia arteko norgehiagoka puri-purian dago. Baina zer dakigu ukrainiera eta errusiera hizkuntzei buruz? Zer harreman dute haien artean? Horietako zein mintzatzen da gehiago Ukrainan?

Ukrainerak Kieveko “Rus”ean du jatorria, non ekialdeko “eslaviar zaharra” hitz egiten zen. Kieveko Rusaren erorketaren eta Ruteniako Erresumaren eraketaren ondoren, antzinako ekialdeko eslaviarrak hainbat adarretan eboluzionatu zuen, horietako bat “antzinako ukrainera” deitua da. Ukrainera zaharra XVII. mendearen amaieratik hasi zen erabiltzen, kosakoen Hetmanatoaren ezarpenarekin lotuta. Garai hartan, gainerako eslaviar hizkuntzetatik nahikoa bereizi zen, Pereyaslav Itunerako itzultzaileak behar izateko. 1764an Hetmanatoa erori zenean, egungo Ukrainaren zati handiena Errusiar Inperioaren menpe geratu zen, eta aldi horretan ukrainar hizkuntzak zentsura eta diskriminazio ezberdinak jasan zituen. Ukrainaren independentzia-gerraren ondoren, ukrainar hizkuntzak berpizte labur bat bizi izan zuen 1917-1932 urteen artean, baina Sobietar Batasunaren errusiartze-politikekin, ukrainar-hiztunek garbiketa etnikoak jasan zituzten, Holodomorra kasu. Diskriminazio etengabeak hizkuntzaren estatusa apaldu zuen, garai horretan ukrainar hizkuntzaren erabilera Errusiar Inperioan baino askoz modu latzagoan desagertzea eraginez. 1991n Sobietar Batasuna desegin eta Ukrainaren Independentzia deklaratu ondoren, ukrainera Ukrainako hizkuntza ofizial bakarra bihurtu da, eta ordutik bere erabilera berrezartzen ari da gizarte-politiken eta hezkuntza-sistemaren bidez.

Urtero, urriaren 9an, Ukrainako idazketa eta hizkuntza eguna ospatzen da. Euskararen abenduaren 3aren antzeko eguna da.

Errusifikazioaren aurkako aldarrikapena. “Ukrainierako eskolak ukrainiar umeentzat”
Seinalea, ukraineraz eta errumanieraz.

Kyiv-eko (Kiev) Metroaren seinaleak Ukrainan. Haien hizkuntzako eboluzioak Ukrainako hizkuntza politiketan izandako aldaketak jarraitu zituen. Jatorriz, metroaren zeinu eta ahots guztiak Ukranieran zeuden, baina haien hizkuntza errusierara aldatu zen 1980ko hamarkadaren hasieran, Shcherbytskyren errusifikazio gorenean. 1980ko hamarkadako Perestroika liberalizazioan, seinaleak elebidun bihurtu ziren, baita trenetako ahots-iragarpenak ere. 1990eko hamarkada hasiera (Ukrainaren independentziatik), bai kartelak, bai ahots-iragarkiak, berriz aldatu ziren, elebidunetik ukrainierara soilik. 2012az geroztik, seinale asko ingelesez ere agertzen dira.

Ukrainera, Ukrainiako hezkuntza
Ukrainiera ezagutza maila gizartean, probintzien arabera (2001).

Ukrainera idatziak antzekotasun batzuk ditu bi hizkuntzekin, nahiz eta desberdintasun nabarmenak izan. Bielorrusiera eta ukrainera erruteno zaharretik edo ertainetik sortu ziren. Hala ere, ukrainar mintzatuak polonierazko hiztegiaren antz handiagoa du, batzuek, neurri batean, poloniarrak errutenioan eta ukraineran duen eraginari egozten baitiote.

Aro garaikidea

Hizkuntza ukrainarra gainbehera luze batetik azaleratu da azken bizpahiru hamarkadetan. Nahiz eta ia 50 milioi ukrainar dauden mundu osoan, 37,5 milioi Ukrainan (biztanleria osoaren %77,8), barne mendebaldeko Ukrainan soilik da nagusi ukrainera. Kieven, errusieraz eta ukraineraz hitz egiten da, aldaketa nabarmena iragan hurbiletik, hiria nagusiki errusiazalea zenean. Aldaketa, neurri handi batean, Ukrainako mendebaldeko eskualdeetatik etorritako landa-biztanleriaren eta migrazioen eraginak eragin du, baina baita Kieveko zenbait bertakok ere, etxean eta eguneroko bizitzan hitz egiten duten hizkuntzara jotzen baitzuten. Ukrainako iparraldean eta erdialdean, errusiera da hiri-biztanleriaren hizkuntza, eta ukrainera, berriz, askoz ohikoagoa da landa-eremuetan. Ukrainako hegoaldean eta ekialdean, errusiera nagusitzen da landa-eremuetan ere, eta Krimean, berriz, ukrainiera ia baztertuta dago, zer esanik ez Errusiak bereganatu zuenetik.

Ukrainako hizkuntza gehiago erabiltzea espero daiteke, landa-eremuko biztanleek (ukrainarrak oraindik) hirietara migratzen duten bitartean eta Erdialdeko Ukrainan erabilera zabalagoa sortzen den bitartean. Ukrainieraen literatura-tradizioa azkar garatzen ari da, eta Estatuaren pizgarri-politikei esker, haren garapena oztopatzen zuen aldi luze baten ondorioak gainditzen ari da.

Gerrak, ezbairik gabe, eragina izango du ukrainieraren bilakaeran.

Ukrainera, Ukrainiako Hezkuntza.

8 pentsamendu “Ukrainera, Ukrainiako hizkuntza”-ri buruz

  • josu naberan 2022-03-15 16:38

    Esker anitz Irati, datu interesgarri mordoxka eman diguzu. Bistan dago hizkuntzen munduan trebea.
    Nik ere badinat datu zenbai ematerik hizkuntzalari naizenez (ez “ofiziokoa”, baina bestelakoa).

    Kosakera eta errumaniera, izatez, euskeraren hizkuntza-senideak dira, eta gune horietariko toponimoak euskeratik interpretatze dizkina. Adibidez, Donbass (“bailakoak”
    Lugansk (“laugunekoak”), etar.

    Horrek erran nahi dun, hango hizkuntza-geruza hori mantendu egiten dela (toponimia mailan)

    Hizkuntza-geruzon jatorriaru buruz, jatorri PALEOSIBERIARRA diten. Beraz, Hizkuntza eslaviarraren nahiz germanikoaren oso bestelakoa, nahiz egun ez dakidan zein egoeratan aurkitzen diren.

    Baina esana, barne-geruza horretan, hizkuntza paleosiberiarra datza, (Tartaroen hizkuntza bezala)

    Eta, gure pozerako, gure euskeraren senide (lehengusina) ditun.

    • Irati Lazkano 2022-03-23 17:57

      Kaixo Josu: egia esan ez naiz aditua hizkuntzetan. Ez naiz hizkuntzalaria. Informazioa wikipediatik hartu dut eta denbora eman dut irakurtzen eta informazio gehio bilatzen. Barka berandu idazteagatik.
      Ah, eta gauza bat; hasiera “Ukrainiera Ukrainiako hezkuntza” jarri nuen, baina akatsa izan zen. “Ukrainiera Ukrainiako hIzkuntza” esan nahi nuen.
      Ondo ibili!

  • josu naberan 2022-03-15 19:01

    Ez naun arean ere jakitun han bertako egoera sozio-kultura/hezkuntza/hizkuntzari dagokionean.
    Horregatik, galdera-pare bat zeuzkean, Irati.

    Zer eraan nahi dun “ukrainiera zaharra” esatean? Kultura germanikoen eta eslavoen aurrekoa?

    Eta horien aurrekoa badun, zein jatorrizkoa zehazki?
    PIE delakoa (proto-arioa), baldin eta hori existitzen bada, benetan?
    Edota nik aipatu dudan paleosiberiar pre-indoeuropeoa (pre-ariera), Kosovar-tartariera?

    Eta horietariko ZEIN HIZKUNTZA pizkunde nahi diten bertakoek?

    Suposatzen dinat Errusiar Inperioari ez zaiola interesatuko hala pizkunderik, edota kontra lerratuko dala, orain arte egin duen bezala hizkuntza autoktono ororen kontra (Errusiar Inperialismoaz dihardudala, Elite-gidaritzaz ari naun, ez inola ete populu errusiarraz)

    Eta errusiar-elitearen inperialismoaz, “txakurrak oinutsik” gainerako inperialismo mendebaldekoetan (are ankerrago dudaik gabe, nahiz eta “demokaten maskara” zuria eraman seinale (Kanda, Espainia, Australia… beste inon baino masakre kultural/hizkuntz/zibilizazio autoktonoena (maoria, indio-apatxe, navajo, etab,; Hegoamerkako hizkuntza indigenoak Espainiako Erreinuaren eskutik, bertakoek “arimarik ez zeukatela.eta…. Ignominien espektakulu dantesko ankerra)

  • Ez nago inolaz ere ados. Eta jendea? Zer, gauza bat da hizkuntza baten hedapena eta beste bat, oso bestelakoa, zer populu dugun. Horrelako lan interesgarria Euskal Herrira ekarrita zer ondorio emanen lituzke? Espainolaz ari naiz.

  • Galdera interesgarria egin dun Nagore. EH eta Ukrainaren artean paralelismo asko egin daitezke. Historian zehar antzeko zapalketa eta zatiketa pairatu izan ditugu.
    Inperio handien artean kokatuta (Errusia, Lituania/Polonia, Austro-Hungariar inp. batetik eta Frantzia eta Espainia bestetik) estatu propiorik gabe egin behar izan dugu historiaren zati handia. Horrek gure hizkuntzaren bilakaeran eragin latza izan du. Duela ez horrenbeste Ukrainan ere Ukrainar hiztunak “baserritar” deituz mespretxatzen zituzten, hemen bezalaxe. Ukrainak independentzia eskuratzeko aukera izan zuen eta hizkuntza berrindartzeko baldintzak sortzeko aukera eman dio horrek.
    Inperialismoak Ukrainan porrot egin beza, Afganistanen birritan egin izan duen bezala, eta, burujabetza mantenduz, munduko herrien mosaikoan iraun beza Ukrainak.

  • Ez da hala, ordea. Ukrainera indartzea eta biziberritzea, ongi. Hungariar, errumaniar, poloniar eta errusiar lurretan, ez.

  • Amonamantangorri 2022-04-08 11:21

    Wikipedia. Espazio sovietarraren edo bloke sozialistaren gaineko edozein gai, oro har, errelato antikomunista eta antisovietikoaren arabera jasoko da. Hori beti kontuan hartu behar da.

    “… ukrainar-hiztunek garbiketa etnikoak jasan zituzten, Holodomorra kasu”.

    Holodomor, bai. Milioika hildako eragin omen zituen gosete planifikatua, ukrainarrak ez dakit zerengatik zigortzeko… Asmakuntza bat da, Joseph Goebbels nazi propagandistak eta William Randolph Hearst magnateak zabaldutakoa, eta Gerra Hotzeko idazleek aspertu arte errepikatutakoa, alditik aldira hildako milioiak haziz.
    https://t.co/yOOVQJapb6

    1917-1932 urte bitarteko berpizte “laburra”… Ukrainako Soviet Errepublika Sozialista eratu zen, ukrainera hizkuntza ofizialarekin; milioika liburu argitaratu, herri osoa alfabetatu, agintari eta funtzionarioei hizkuntza ikasarazi…

    Ondoren, “errusiartzea” gertatu omen zen… Gaur egun Ukraina izena duen lurraldearen parte handi bat errusieraduna da, hala izan baita betidanik, batez ere ekialde eta hegoaldea. Beste hizkuntza-komunitateak ere badira. Ukrainar nazionalismoaren kontakizuna da errusiera “kanpotik” iritsitako errusiarrek sartu zutela edo “inposatu” egin zela. Gauzak konplikatuagoak dira.

  • Mikel Haranburu 2022-04-08 12:54

    Galdera: Eta, ba al da Errusia izena duen lurraldean zatirik, txiki zein handi, betidanik Ukraineradun izan denik? (Krimean, kasu?)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude