Txina munduaren aurka!!!

Txina munduaren aurka!!! –

Salgaien globalizazioaren ondorioz etekin gehien lortzen dituen herrialde bera, informazioaren globalizazioaren kontra agertzen da. Lehenengo talka -hainbesteren artean lehena- aireportuan izaten da. Bidaiaria,neka-neka eginda 14 orduko hegaldi baten ostean, bere onera itzultzen saiatzen da: interneteko konexioa bilatu nahi du, Wifia erabili bere inguruan zer gertatu den jakiteko. Aurkitzen du; Sartu eta denak oso erraza dirudi. Pentsatu arretaz; Shanghai, geroaldiko mundua!. Baina facebook, twiiter edo gmailera sartzen saiatzen denean: ez dago modurik. Orduan berriro saiatuko da bere hizkuntza erabiliko du iraintzeko eta azkenean etsi egingo da. Gero,hirian,norbaitek bizio horiek hemen ez direla baimentzen kontatuko dio.

Txina bigarrena da edo beharbada jada munduaren lehenengo ekonomia. Munduaren naziorik zaharrena da baina, batez ere, txinatar etorkizuna. Txina orain ulertzea mundua hamarkada batzuetan ulertzea izan daiteke. Eta ulertzen diren lehen gauzetako bat da Txinak nahiago duela bere bizilagunek munduko gauza jakin batzuek ez ulertzea.
Horregaitik duela bost urte bertako nagusiak gatazkan sartu ziren Sareko erraldoiekin: google,facebook,youtube,amazon eta twiterrek ez zieten baimenik ematen beraien erabiltzaileak kontrolatzeko.

Ia dena kontrolatzera ohituta daude. Buruzagiek esan zuten Txinan funtzionatzeko lege txinatarrak onartu behar zituztela- eskubide hori ematen diotela estatuari. Baina onartu ez zutenez,blokeatu egin zituzten.Eta sare sozial bakoitzak Gobernuaren kontrola onartzen duen baliokide bat dauka , txinatar guztiek erabiltzen dutena. Horrela, burbuila txinatarra indartzen dute: haien artean soilik hitz egiteko era bat, gainerako planetatik desberdintzeko.
Hasieran, blokeoa, itzelezkoa izan zen; gero, beti bezala, legearen tranpa agertu zen. VPN-ek —virtual networks prívate- erabiltzaile bat bereaz bestelako IP helbidetik konektatzea baimentzen dute.

Hasiera batean pribatutasuna eta Sareko segurtasuna mantentzeko balio zuten, baina zentsura txinatarrak hegalak eman zizkien: orain hemendik konektatzen zaituzte Tokion edo San Frantzisko egongo bazina bezala, eta blokeoa saihestu. VPN bat hilabeteko 10 eurogatik kontratatzen den zerbitzua da eta ez du funtzionatzen beti, baina forma bakarra da.Autoritateek egoera hau jasaten zuten batez ere atzerritarrek erabiltzen zutelako ; orain blokeatu egingo dituztela iragarri dute.
Orduan, arazo berri bat sortuko da: hainbat enpresa eta unibertsitate daude sare globalean sartu behar direnak eta haien bidez funtzionatzen dutenak.Irtenbideak bilatu behar dira, estatuak konektatzeko baimen indibidualak ematea adibidez; horrela kontrola mantenduz. Baina beste batzuk hurrengo iruzurraren bila dabiltza.

Momentuz autoritate txinatarrek bere aparatuetako, VPN-etako, aplikazioak erretira zitzatela eskatu zieten hornitzaile batzuei.Apple-k joan den hilabetean egin zuen “zentsura txinatarrari laguntzeagatik” oso kritikatuta izan zen.Paradoxa arraroa da: salgaien globalizazioari etekin gehiago atera dion herriak borroka etengabean dihardu informazioaren globalizazioaren kontra.
Borrokak ez du itxaropenik ematen, eta norabideak marka ditzake: teknikoa, politikoa,poliziala, ideologikoa eta ekonomikoa. Txinatik harantzago doa. Herritarrek askatasun batzuk ematen badituzte, Estatuak oparotasun bat itzultzen die. Ziurgabetasun laboral eta ekonomikoko garai hauetan, etorkizunaren beldur,formula tentatzailea izan daiteke.

Horregatik jarraitzea merezi du, arreta guztiarekin, nola garatzen den globalizatzailearen eta globalizazioaren efektuen arteko borroka hau,askatasuna eta Estatua, kontrol-tekniken eta kontrol hori saihesteko tekniken artean.Irtenbidea zein izango denaren arabera, gure etorkizuna modu batekoa zein beste batekoa izan daiteke.

Txina munduaren aurka!!!