Txillardegiren kemena: bizitza osoa ideal baten alde

Txillardegiren kemena: bizitza osoa ideal baten alde – 

Irakasle batek Jose Luis Alvarez Enparantzaren, hau da, Txillardegi ezizenaz ezaguna den gizon baten berri eman zigun. Gaine-gainetik ikasi genuen bere egitekoa: euskara batuaren sortzaile eta sustatzaileetako bat. Pixka bat geroago, ETBko nahieran “Euskara batua zertan den” erreportajea ikusi genuen. Hemen bertan txertatu dugun bideoan ikus dezakezue eta zinez interesgarria izanik, gaia hona ekarri eta haren inguruko hausnarketa egiteari ekin diogu. eitb.tv/euskara-batua-zertan-den

Jorratuko dugun informazioa, galdera hauetan oinarritu dugu:

NOR ZEN?

NON JAIO ZEN? NOLAKOA ZEN BERE FAMILIA?

NORK BIDERATZEN DU ERREPORTAJEA? ZERGATIK TXILARDEGI EZIZENA?

ZER ZAILTASUN PAIRATU ZITUEN? ZEIN IZAN ZEN BERE IBILBIDE POLITIKOA, FAMILIARRA?

Askok diotenez, Txillardegi euskara batuaren aita da. Denbora luzea eskaini zion euskalkiak aztertzeari, eta gure artean hizkuntza hazten lagundu zuen. Are gehiago, Euskal Herriarekiko hain sentimendu sakona zuen, non euskara unibertsala sortzea izan baitzen frogatzeko modurik onena, denon artean elkar uler genezan.

Bestalde, barrutik sortu zitzaion Euskal Herrirengan zeukan afekzioa eta ez beste pertsona batzuen eraginez, bere kabuz lan egin zuelako baizik. Amak euskaraz jakin arren, betidanik etxean erdaraz egiten zioten, hortaz, haurtzaroan irakatsi ez ziotena bere kontura ikasi zuen. Nahiz eta egoera zaila izan -Francoren garaian zeuden baldintzengatik-, egindako ahaleginek emaitza ematen zutela ikusita, haren ilusioak gero eta handiagoak ziren. Beldurrak baino handiagoak.

Txillardegi konturatu zen haren ikasketa eta ekintzen abiadura handitzen zihoazela eta horrek ematen zion poza eta indarra nahikoa zen aurrera joan zezan. Berak ikusarazi nahi zuen euskara ez zela herri hizkuntza bakarrik, beraz, euskara baserritik hirira helaraztea zuen helburu, prestigioa emate aldera.

Ze kuriosoa den jende askok uste duela Txillardegi dela bere jaiotetxearen edo baserriaren izena, baina hori ez da horrela. Benetan, Antiguo auzoko Matia Kalean (Donostian) bazegoen etxe handi bat, lurralde haundiak zeuzkana, eta etxe horiek Txillardegi zuten izena. Beraz, Jose Luisek izenordea behar zuenez Txillardegi hartu zuen eredu gisa, baina berez ez zen bertan jaioa.   

Hizkuntzalari eta idazle ez ezik, politikaren aldean ere oso gaztetatik hasi zen, horrenbestez, hasieratik Ekin taldea sortu zuen, agerian jarriz euskalduna dela euskaraz egin nahi duen oro. Mugimendua berrantolatu zen eta horrek eraman zuen ETAren sorrerara. Hasieran, abertzaleen xede kulturala eta erlijiosoa zen, gainera euskal auzietan kontzientzia eta formazioa lortzea. Halere, taldea, PNVrekin batera bildu zen, baina ondoren, EAJk izan zuen jarrera pasiboa salatu zuten, arrazari garrantzi gehiegi ematen zietelako. Fronte abertzale edo herritar gisa baitzen eta ez zuten uste marxismo-leninismoa ideologiatzat hartu behar zenik. Txillardegik, ordea, helarazi nahi zuen Euskal Herria definitzen duena hizkuntza zela, eta arraza eta erlijioa ez zuelako inolako inportantziarik.

Garai hartan, euskal hiztuna zen Euskal Herrian jaio zena ala euskaraz etxetik jasotzen zuena, gehienbat. Taldeak irakatsi zuena zen euskadun egin zaitezkeela euskara ikasiz eta praktikatuz. Esate baterako, 1948an, Txillardegik berak, bere kabuz euskara ikasteari ekin zion unibertsitate garaian, baina izkutuan, debekatuta baitzegoen. Goizetan, unibertsitatera joaten zen eta gero gaueko 12etatik goizeko hiruretara buru belarri aritzen zen ikasiz. Hori gutxi balitz, ez zeukanez laguntza askorik arlo honetan, asteburuetan baserrietara joaten zen euskara erreala entzutera, hain zuzen ere, Otxarkoagara. Egun batean, Bilboko erromeriara joan zen eta berak pentsatzen zuen euskal giroan euskaraz arituko zela jendea, baina ez zen izan horrela, denak gaztelaniaz hitz egiten zeuden eta horrek, min handia eragin zion Jose Luis-i.

Gipuzkoakoan dagoen horma-irudia Txillardegiri omenaldia eginez

Txillardegiren bizitza eta lana behatuz, euskararen atzerabegiko interesgarria egin liteke. Aurkakotasun egoera gogorrenean, kementsu ekinez, ideal bat aurrera eraman daitekeela erakusten digu. Ideia batean sendo sinesteak indarra ematen duela. Zer esanik ez, Txillardegik nortasun eta “burugogorkeria” handia zuen, beste edonork ez duena. Halaber, bere inguruan izan zituen pertsonak eta gizarte ameslari eta itxaropentsua lagungarri izan zen. Ez dugu ahaztu behar, frankismoaren garai latzetan, euskara kinka larrian ibili zela. Txillardegiren ekarpen handienetakoa, bere garaiko beste hizkuntzalari eta ekintzaileekin batera, euskara batuaren funtsak ezartzea izan zen. Baina bere obra haratago doa; eredugarri izan da guztiontzat. Eta, belaunaldi berrion artean ezagunago egin beharko litzatekeen figura da, eskoletan ezagutzera eman beharko liguketena.

Bideo dokumental honi esker, eta bertan parte hartu duten protagonistei esker (Txillardegiren seme eta biloba, Davant, eta abar) pilo ikasi dugu.

Artikuluaren egileak: Nerea Martínez eta Nagore Sánchez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude