“Areta” tren geltokian gertatutako istripuari buruzko egia

“Areta” tren geltokian gertatutako istripuari buruzko egia

Aurtengo irailaren lehengo egunetan istripu bat suertatu zen Aretako tren-geltokian. Neska bat, 19 urte zituena, trenbidea alde batetik bestera zeharkatzera zihoala, arratsaldeko 17:35tan, trenbide horretatik merkantzia-tren bat pasatu eta neska harrapatu zuen. Anbulantziak berehala joan ziren, baina ez zegoen  zer eginik gaztearekin. Bertan zendu zen. Tren gidaria arin-arin eraman zuten ospitalera, antsietate krisi batek jota.

"Areta" tren geltokian gertatutako istripuari buruzko egiaHori da egunkari eta hedabide gehienetan amankomunean duten informazioa. Ez da gezurra, baina agerikoa da egia osoa ez dutela ateratzeko kemenik. Nola? Zergatik? Noren errua izan da?, izango lirateke nire lehenengo itaunak. Baina ez ditu inork erantzuten. Eta hori egin du Marian Beitialarrangoitiak, EH Bildu-ko diputatuak. Galdera sorta bat bidali egin du Diputatuen Kongresura, hauek erantzun ditzaten. Erantzunak? Ematen du abendura arte ez diotela jaramon handirik egingo.

Albiste batzuetan kazetariak oilartu eta hipotesi faltsuak ateratzen hasten dira. Adibidez, honetan. Bertakoei galdetuz, lortutako azalpena zera da, AGIAN mugikorrarekin despistatu eta horregatik harrapatu egin zuela trenak. Beste hipotesi bat musika entzuten ari zela da; entzungailuak ipinita, trenaren etorrera ez zuela entzun eta horregatik harrapatu zuela trenak.

Teoria faltsu hauek ikusita, gertakari hauen egia jakin behar da:

Lehenengo eta behin, neska ez zegoen sare sozialetan oso interesaturik. Ez zen ez Twitter-eko, ez Facebook-eko ezta Instagram-eko erabiltzailea (sare sozial famatuenak). Orduan, nekez egongo zen haiei arreta jartzen. Gainera, AGIAN telefonoarekin distraitu zela esaten dute. Kazetarien buruan zer dabil? Bada, halako zerbait “Ezer fidagarria esan ezean, hor doa hipotesia, eta zergatik ez, errua gazteari botako diogu, RENFE edo ADIF-eri  errua botatzea oso arriskutsua baita nire soldatarako eta baita ere egunkarirako”. Eta hobetzeko, “Que me estas contando” EitB-ko telesaioan, albistea kontatzerakoan, ez zuten ezta istripuaren eguna ondo esan, beste hainbeste gezurren artean.

Eta bigarrenik, lekukoek esaten dutenaren arabera, ez zituen entzungailuak ipinita. Ingurua entzun zezakeen, beraz.

Hipotesi horiek aitzakiak besterik ez direla argi dago.

Ezbehar horren zergatiak sinpleak dira eta hemen zerrendatuko ditut:

  • Tren-geltokiaren pertsonal falta nabaria. Esan beharra dago 2012an jada Renfe-k 2000 bat pertsona kale gorrian utzi zituela. Pairatzen ari garen krisia, salbuespenik egin gabe, tren-industria ere ito du. Normalean bertan norbait zegoen, noiz pasatu eta noiz ez esateko. Istripuaren momentuan, ez zegoen inor. Eta megafoniatik ez zuten abisatu trenaren etorrera. Merkantziazkoa izanik abisatu ohi dute haren etorreraz. Kasu honetan ez zen halakorik gertatu, ordea.
  • "Areta" tren geltokian gertatutako istripuari buruzko egiaLangilerik gabe utzi badu ere, Euskal Herriko tren-geltoki askotan bezala, alde batetik bestera pasatzeko lur-parean dagoen pasabidetik pasatu behar duzu,trenbide erditik; ez dago beste bide alternatiborik. Non ikusten da hori gehiago? Eta honi seinale eta semaforo eza nabaria gehitzen badiozu, denbora kontua besterik ez da behar horrelako zorigaitza gerta dadin.
  • Tren-geltokian trenen etorrerarako zenbat minutu geratzen diren iragartzen dituen pantaila bat dago. Istripuaren momentuan, hurrengo trenerako 8 MINUTU FALTATZEN ZELA ZERITZON.
  • Tren-geltokietatik, merkantzia trenak abiadura handiz pasatzen dira.
  • Trenak uzten zaituenean, gaineko pasabiderako bidean, etortzen ari den trena ez da ikusten. Hau da, utzi zaituen trena bakarrik ikus dezakezu, eta soinu berdina egiten badu, ez dakizu etortzen ari den ala ez, zure trenaren soinuarekin ezin delako desberdindu. Merkantziazko trena pasatzen denean, bertakoek esaten dute, erabiltzen ari zaren trena gaineko pasabidean itxaroten geratzen dela, pasa ez zaitezen. Kasu honetan ez zen hori gertatu.

Jakin ezazue, ADIF, RENFE eta COMSA (Merkantzia-trenen konpainia), neskaren familiarekin ORAINDIK EZ DIRELA HARREMANETAN JARRI.

Hau guztia jakinda, zer demontre ari da gertatzen? Ezagutzen duzun neska gaztea, mutil-laguna tren-geltokiko atean zain zeukala, bat-batean ez zara berarekin berriro hizketan egongo. Bere gurasoak ez dute gehiago ikusiko, eta argi dago neskak ez zuela izan errua. Nork dauka zorigaitz honen erantzunkizuna? Benetan abendura arte egon behar dira erantzun baten zain? Burua galderaz beterik daukagun artean, empresa publiko horiek beste alde batera begira daude. Gero, AHT punta-puntakoa nahi dute, baina orain arte benetan beharrezkoa den tren sareari jaramonik egin gabe. Nik behintzat ez dut amorerik emango Iruneren heriotzaren egia eta haren parte hartzaileen pasibotasun onartua jakinarazi arte.

Tren geltokian Tren geltokian Tren geltokian Tren geltokian

Zer duzu buruan ““Areta” tren geltokian gertatutako istripuari buruzko egia”-ri buruz

  • Asko gustatu zait Iñigo artikuloa. Merkantziako trenak ez dira anuntziatzen eta bapatean azaltzen dira.
    Nik ia bizia galdu nuen Ordiziako geltokian. Orain ez dakit, baina lehen geltoki honek ez zuen azpitik pasatzeko pasabiderik, beraz, derrigorrez, trenbidearen gainetik pasa behar. Negua zen eta izotza bota zuen gauean. Trena etortzeko 10 min gelditzen ziren eta bidea zeharkatzen hasi eta zapla!! Irristatu eta lurrera erori nintzen. Altxatzen hasi baina izotza zegoela ezin…eta bapatean tren zarata ozena! Ikusi ez nuen ikusi baina entzun bai eta bizkor zetorrela jabetu nintzen. Estazioan inorrez laguntzeko eta ni trenbide erdian ezin altxata. Nerbioak jota blokeatuta, ez nekiela zer egin… Azkenean arrastaka lortu nuen gurutzatzea. Tente ipini eta segundu batera pasa zen trena ziztu bizian!
    Berriro jaio nintzen!