Tratu txarrik ez!

Tratu txarrik ez!

Mundu osoan zehar animalia askori eragiten dieten minei buruz idatziko dut, animalienganako tratuari buruz, alegia.

Gaur egun, pertsona batzuek animalien gainetik daudela pentsatzen dute. Horrek, pena handia ematen dit. Gainera, hainbat animaliak tratu txarrak jasotzen dituzte, inolako justifikaziorik gabe. Tratu txar hauek edonon gertatzen dira.

Alde batetik, etxeko animalienganako tratu txarrak ohikoenak dira. Familia batek etxeko animaliaren bat erosten duenean betiko izango dela pentsatzea normala izaten da, familiako kide baten moduan hartzen dugulako. Baina etxeko animalia hau zahartzen denean arreta handiagoa behar du. Hau da, horrek diru mordoa gastatzea ekarriko du, albaitarienera eramatea, besteak beste. Familia batzuek, etxeko animaliak kaleratu baino lehen izugarrizko tratu txar fisikoak eragiten dizkiete, oso gaixorik utzi arte, eta gainera kalean gosez eta hotzez hil egiten dira. Beste familia batzuek, ordea, etxeko animaliak txakurtegi batera eramaten dituzte.

Tratu txarrik ez!

Aparteko kontua da, zezenen hilketa artetzat jotzen dutenena. Animalia hauek umiliazioa eta sufrimendua jasaten dute, heriotzara heldu arte. Gero eta defendatzaile gehiago daude zezenen tratu txarrik ez gauzatzeko. Hori dela eta, planteatu behar dugun galdera hauxe da: zer egin digute zezen hauek geuk haiek modu honetan tratatzeko?

Afrikako tratu txarrik garrantzitsuena, ohikoena, hurrengoa da: elefanteak hiltzen dituzte bolia lortzeko. Gizaki batzuek bolia botikak prestatzeko, bitxiak sortzeko… erabiltzen dute.

Laburbilduz, animalienganako tratu txarrak ez dira amaituko gizakia izaki bizidunen gainetik dagoela pentsatzen jarraituz gero.

Tratu txarrik ez!